Komunitate bakoitzak bere hizkuntzari nola eusten dion antolatzetik hizkuntza komunitateek, elkarrekin, beren hizkuntzak bizi dituzten baldintzak birmolda ditzaten eragitera pasatzeko proposatu du Garabidek Biziberritzen ari diren Hizkuntzen Munduko Federazioa. Ostiralean aurkeztu zuten Irunen, BIHAR Kongresuaren baitan. Federazioa hizkuntza-komunitateei, erakunde sozialei, administrazio publikoei, jakintza erakundeei eta hizkuntzen etorkizunarekin konprometitutako pertsona guztiei zuzenduta egongo dela adierazi dute, eta ez dutela ez ordezkatzeko, ez uniformatzeko asmorik. “Elkar ezagutzeko, elkarri laguntzeko eta elkarrekin jarduteko bokazioa du”.











2020 Garabide