2024ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan aipatutako programako hamazpi partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan partaideek, hasierako agurra eta norbere aurkezpen pertsonala nork bere hizkuntzan egin ondoren, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte, tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute, eta hizkuntzarekin edota Euskal Herriko egonaldiarekin lotutako anekdota edo istorio bitxi zein irrigarriak kontatzen dizkigute.
Hamazazpi hizkuntza-aktibista, hamaika hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.
Hamabosgarren bideoa José Wily Cordova Vocal ketxuarena da, eta besteak beste, "gure hizkuntzan irakurtzen eta idazten hasi behar dugu, beroni prestigio soziala emateko eta hil ez dadin" adierazten du solasaldi interesgarrian. Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak:
- Hizkuntza: Ketxua
- Lurraldea: Bolivia (eta Peru, Argentina, Txile, Ekuador eta Kolonbia)
- Hiztun kopurua: 2 milioi inguru Bolivian (10 milioi inguru guztira)
- Egoera: Arriskuan (UNESCOren arabera)
Esker bereziak Wilyri eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:
- Alex Pancho Rojas: Guarania (Bolivia)
- Benjamín Buachebitá Choni Lola: Bubia (Ekuatore Ginea)
- Berivan Kiran: Kurdua (Kurdistan)
- Blanca Lucia Guaichico Fernandez: Kitxua (Ekuador)
- Ernst Djeride Jean-Baptiste: Kreoleraduna (Haiti)
- Gregorio Sicaján Chuluc: Kaqchikela (Guatemala)
- José Miguel Ángel Carlosama: Kitxua (Ekuador)
- Komayari Asheninka: Asheninka (Brasil)
- Miguel Óscar Chan Dzul: Yucatango Maia (Mexiko)
- Pamela Inés Rain Ñanculipe: Maputxea
- Saddy Duvan Cometa Campo: Nasa (Kolonbia)
- Samira Belyouaou: Amaziga (Rif - Alemaniatik)
- Sandi Gabriela Tun Itzá: Yucatango Maia (Mexiko)
- Saraí Jiménez Orozco: Mixea (Mexiko)
- Tamara Daiana Alegre: Guarania (Argentina)
- Milouda El Hankari El Bouzidi: Amaziga (Rif)
- Yamili Chan Dzul: Yucatango Maia (Mexiko)