Iaz hasitako ildoari jarraituz, 2025eko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan, aipatutako programako lau partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan, partaideek, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte eta tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute.
Hemezortzi hizkuntza-aktibista, hamabi hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.
Lehen bideoa Jesus Roberto Chay Cano hizkuntza-aktibistarena da. Yukatango Maia hiztuna da, eta besteak beste, hizkuntzaren kontzientziazio-aktiboan jartzen du fokoa: "Uste dut nire hizkuntza jada funtzional ikusten dudala esparru guztietan. Ez ni izatea guztiaren egilea, baizik eta aktibista eta lankide gehiago izatea gure hizkuntzaren alde lan egingo dugunak". Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak.
- Hizkuntza: Yukatango Maia
- Lurraldea: Mexikoko Yukatan (eta Belize eta Guatemala)
- Hiztun kopurua: 700.000 inguru
- Egoera: Arriskuan (UNESCOren arabera)
Esker bereziak Jesus Robertori eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:
- Adalid Areuma Pinto: Guarania (Bolivia)
- Erika Anahi Hut Pat: Yukatango maia (Mexiko)
- German Paco Buika: Bubia (Ekuatore Ginea)
- Jonnier Andrel Quiguapumbo Dizu: Nasa (Kolonbia)
- Jorge Calfuqueo Lefio: Maputxea (Wallpamu, Txile)
- José Pedro Pupiales Pupiales: Kitxua (Ekuador)
- Karina Paola Ibarra Sarabia: Ketxua (Bolivia)
- Lalla Ghizlan Baryala: Amaziga (Rif - Kataluniatik)
- Laura Marta Ancavil Tropa: Maputxea (Wallpamu, Txile)
- Lucia Agustina Espinola: Guarania (Argentina)
- Marshah Bénédite Pierre: Kreoleraduna (Haiti)
- Marta Alicia Bal Salazar: Kaqchikela (Guatemala)
- Rene Alvares Sandoval: Ketxua (Bolivia)
- Tonantzin Indira Díaz Robles: Mixea (Mexiko)
- Vicky Aracely Sanchez Garcia: Nahuat Pipila (El Salvador)
- Milouda El Hankari El Bouzidi - arduraduna: Amaziga (Rif)
- Yamili Chan Dzul - arduraduna: Yukatango Maia (Mexiko)













2020 Garabide