Albisteak

Nerea Uriarte Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen batzar orokorrean, Gasteizen (iturria: www.ongdeuskadi.org webgunea)
Nerea Uriarte Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen batzar orokorrean, Gasteizen (iturria: www.ongdeuskadi.org webgunea)

Nerea Uriarte garabidetarra da Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko lehendakari berria

2025/06/11

Euskadiko GGKE-en Koordinakundeko Gobernu Batzordea erakundearen organo exekutiboa da, eta bazkide diren GGKEtako zenbait ordezkarik osatzen dute. Ekainaren 6an urteroko batzar orokorra egin zen Gasteizen, eta ordezkaritza aldaketa onartu zen bertan: orain arte lehendakariorde izan den Nerea Uriarte Goitia Garabidetarra lehendakari izango da ia aho batez bere hautagaitza onartu ostean, Josu Urrutia Beristainen (Mundukide) ordez.

Beraz, batzar orokorraren ondoren, pertsona hauek osatuko dute Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Gobernu Batzordea:

  • Lehendakaria: Nerea Uriarte, Garabide Elkartea
  • Idazkaritza: Mary Tere Guzmán, Alboan
  • Diruzaintza: Susana Piera, Mugarik Gabe
  • Arabako ordezkaria: Enrique García Ruíz de Galarreta, Ingeniería para la Cooperación – Lankidetzarako Ingeniaritza ICLI
  • Bizkaiko ordezkaria: Ricardo Fernández, Medicusmundi Bizkaia
  • Gipuzkoako ordezkaria: Iñigo Odriozola, Tau Fundazioa

Euskadiko GGKE-en Koordinakundea 1988an sortu zen 11 erakunde sortzaileren eskutik, eta, gaur egun, 83 GGKEk osatzen dute. Sektorearen isla da, eta GGKE-en eta gizartearen proposamenak, interesak eta balioak ordezkatzen ditu administrazio publikoen, beste erakunde batzuen eta herritarren aurrean.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus