Albisteak

2024ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako partaideak Ataunen
2024ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako partaideak Ataunen

Martxan da Garabideren Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa

2025/06/03

Hizkuntza gutxituak dituzten munduko hainbat hizkuntza komunitaterekin ezagutzak eta esperientziak partekatzeko Garabide Elkartearen programa ekainaren lehen aste honetan abiatu da. Bertan, hizkuntza gutxituak indarberritzen ari diren komunitateen eskariz, euskararen biziberritze esperientzia erakusteko formazioa eskaintzen da. Aldi berean, esperientzia eta jakintzak konpartitzeko gunea sortzen ari gara egoera berdintsuak bizi ditugun hizkuntza komunitateok elkarrengandik ikasteko.

Hainbat hizkuntza komunitatetako hamasei hizkuntza aktibistak ekin diote formazio programari, besteak beste, Erdialdeko Amerikako kaqchikelak eta maiak, Hego Amerikako kitxuak, nasak eta maputxeak, eta Afrikako bubiak.

Programaren lehenengo zatian online ikastaroa egiten ari dira, hizkuntzak biziberritzeko oinarriak partekatzeko. Bigarren fasean, irail eta urri bitartean, Euskal Herrira etorriko dira bertatik bertara garatzen den formazioari ekiteko. Bertan, saio teorikoak, bisita didaktikoak, sentsibilizazio saioak, praktikaldiak eta proiektugintza uztartuz, hizkuntzak biziberritzeko estrategietan sakonduko dute. Hau guztia Euskal Herrian zehar burutuko da, aldiz, ohikoa den lez, partaideak Debagoienako herrietako bizilagun izango dira bi hilabetez. Horretarako, baina, alokatzeko etxe bila gabiltza garabidetarrok, parte-hartzaileei ostatu emateko.

Hona hemen etxe bilaketan zehar Garabidek zabaldu duen mezua:

Etxe hutsen bat daukazu? Bada, zure laguntza behar dugu. Izan ere, Garabide Elkartean alokatzeko etxe bila gabiltza, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatzen dugun Hizkuntzak Biziberritzeko (Aditu) Formazio Programako parte hartzaileei etxeotan ostatu emateko. Hona hemen baldintzak:

Lekua: Aretxabaleta, Arrasate, Eskoriatza eta inguruak.

Garaia: Iraila eta urria (bi hilabete).

Konpromisoak:

  • Merkatu-prezioan ordainduko da.
  • Etxeak ondo zainduko dira eta aurretik zein ondoren garbitzaile profesionalek garbituko dituzte.
  • Etxeotan formazioan parte hartzera datorren jende heldu eta arduratsua egongo da, eta lo egiteko erabiliko da soilik (jatordu ia guztiak ere kanpoan).

Kontaktua:

  • Emaila: aditu@garabide.eus
  • Telefonoa: 685 73 25 35 (Xabi)

Etxe hutsen bat badaukazu, probetxua ateratzeaz batera herriko Garabide Elkartea lagunduko zenuke. Eta edozelan ere, mezua ingurukoen artean zabaltzea eskertuko genizuke. Milesker!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus