Albisteak

Hizkuntzaren estandarizazioari buruzko Liburu-DVD-aren aurkezpena

2015/01/01

2011ko uztaila. Uztailaren 5ean, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan Hizkuntzaren estandarizazioaren gaineko II. Liburu eta DVD-aren aurkezpen publikoa egin genuen. Egitasmo hau babestu eta lagundu dute Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Arrasate eta Aretxabaletako Udalek, Mondragon Unibertsitateak eta Fagor eta Emun kooperatibek.

Ekitaldian Garabide Elkarteko Elena Herrarterekin batera, Alazne Camiña Bizkaiko Foru Aldundiaren Lankidetza arloko ordezkariak, Jose Luis Lizundia Euskaltzaindiaren idazkari izandakoak, Lolmay Garcia Guatemalako Maya  Kaqchikel hizkuntzaren akademiako Lehendakariak eta Alberto Barandiaren, Garabideko kide eta egitasmoaren koordinatzaileak parte hartu zuten. 

Bertaratu ziren lagunek egitasmoa bertatik bertara ezagutu zuten eta amaieran dokumentalaren proiekzioa egin zen. Lolmay Garciak bere interbentzioan, maya hizkuntzen estandarizazio prozesuak, euskara batuaren prozesuarekiko izan dituen antzekotasunak agertu zituen eta entzuleen artean interesa piztu zuen bere hitzaldiak.

Bertaratu zirenen artean, Pilar Dosal Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetza arloko idazkaria, Pruden Gartzia Euskaltzaindiako kidea, Petra Elser Ni naiz-Gu gara egitasmoko kidea, Carmen Lariz eta Fernando Iraeta Garabideren elkarteko bazkideak, Andoni Barreña hizkuntzalaria  eta Unesco Etxeako kidea, Ikastolen Elkarteko Imanol Igeregi eta Basauriko Euskarabila euskara elkarteko kideak izan ziren, besteak beste.

Liburua eta DVD-a Elkar argitalketxearen dendetan dago salgai 15 euroko prezioan. Webgunean ere, pdf-ak eta dokumentala zintzilikaturik daude, hemen.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus