Albisteak

“Hizkuntza Indigenak Ama Lurra Zaintzen” erakusketa ikusgai han eta hemen

2021/06/21

Erakusketara hurbiltzen den bisitariak hainbat kontakizun aurkituko du bertan, bakoitza hizkuntza batean eta bakoitza mundu batera hurbiltzen gaituen irudi batez lagunduta, indigenen hitzak eta indigenen begiradak islatzen dituzten paneletan bilduta.

Munduan dauden hizkuntza gutxituen lagin bat besterik ez dute osatzen testuok. Hain zuzen, 2018 urtean Aretxabaletan Garabide Elkarteak eta HUHEZIk antolaturiko Aditu Ikastaroan parte hartu zutenak. Galzorian dauden hizkuntzak dira gehienak; bizirik irauteko zailtasun ugari dutenak eta, sarritan, gatazkaz inguratutako gizartean daudenak, baina irauteko gogo biziz daudenak.

Kolibriaren mitoa abiapuntu hartuta prestatutako liburuxkaren emaitza dira erakusgai dauden irudiak eta narrazioak. Horietako batzuk, gainera, QR kodearen bidez entzun daitezke.

Maiatzean ekin genion erakusketa ibiltariari  eta Aretxabaletako Arkupe kultura-etxean- egon ondoren, ekaina osoan Barañaingo liburutegian izango da.

Urte amaiera arte honako leku hauetan izango da ikusgai erakusketa:

  • Durango ( irailaren 6tik – 30era)
  • Elorrio (urri osoa)
  • Oiartzun (azaroa 1etik - 21ra)
  • Donostia (Easo politeknikoa) (azaroaren 22tik - abenduaren 8ra)
  • Orio (abenduaren 9tik – 23ra)

2022an jarraituko dugu egitasmoarekin. Emango dugu horien guztien berri zehatza.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus