Albisteak

Garabideko Nerea Uriarte Goitia Sevillako konferentzian EAEko beste ordezkari batzuekin batera (erdian).
Garabideko Nerea Uriarte Goitia Sevillako konferentzian EAEko beste ordezkari batzuekin batera (erdian).

Garapenerako finantzaketari buruzko nazioarteko IV. konferentzian izan gara

2025/07/09

2025eko ekainaren 28 eta 29ko asteburuan, Gizarte Zibilaren Foroa egin zen Sevillan, Garapena Finantzatzeko Nazioarteko IV. Konferentziaren (FfD4) aurretik. Bertan, 1.500 pertsona baino gehiago bildu ziren. Konferentziaren programaren zati integrala da Foro hori, aurreko hiru edizioetan bezala, eta funtsezkoa da erabaki guneek izaera demokratikoa izateko.

Garabideko harreman instituzionaletarako arduraduna, Nerea Uriarte Goitia, bertan izan zen Euskadiko GGKEen Koordinakunderen ordezkari gisa.

Bi egunetan zehar, hainbat mahai-inguru egin ziren, eta mundu osoko ordezkari sozial eta politikoek Konferentziari begira funtsezkoak diren zenbait gai azaldu zituzten. Hori guztia izan zen gizarte zibilaren ekarpen- eta eztabaida-prozesuaren amaiera, goi-bilera honetan hartu zen azken akordioaren aurrean: Sevillako Konpromisoa.

Dokumentu hori urrats garrantzitsua izan daiteke nazioarteko finantza-sistema bidezkoago baterako bidean, hala nola kanpo-zorrerako, garapenerako nazioarteko lankidetzarako edo justizia fiskalerako gaietan.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus