Euskadi Local2030 Hub, Euskal Herri mailan Agenda 2030 ezartzen duen egitasmo kolektiboaren baitan, Eskualdeen eta Eragineko Merkataritzaren II. Topaketa Eurolatinoamerikarra burutu da aste honetan zehar Bilbon eta Donostian. Jardunaldi hauen helburua, lurraldeen arteko lankidetzan eta jasangarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoaren eredu berriak indartzeko helburua izan da. Kongresuaren xedea, RITA (Regional Impact Trade Alliance) eraikitzeko prozesuan, lurraldeak konektatzekoa da, esparru ekonomikoa, soziala, ingurumenekoa eta kulturala modu integratuan bateratuz.
Kongresu honetan, Euskal Herriko, Europako, Hego Amerikako zein Nazioarteko hainbat erakunde eta eragilek hartu dute parte. Garabide elkartea ere bertan izan da, eta erakundearen izenean Iñaki Martinez de Luna lehendakariak hartu du hitza, zehazki esateko Nazio Batuek Agenda 2030 egitasmoaren baitan, Kultur eta Hizkuntza-aniztasunaren aldeko Aliantza Globalaren (18. GJH) testuinguruaren harira antolatutako mahai-inguruan.
Hainbat eragileetako ordezkariekin batera, Giza Garapen Jasangarri zein Aktiboa eta Trantsizio Orekatua bilatzeko gakoak aztertu dituzte, zentzu horretan, besteak beste, hizkuntza gutxituen komunitateen errealitatean fokoa jarriz, eta marko honen baitan hizkuntzen biziberritze-estrategiek izan beharko luketen garrantzia azpimarratuz.
Alor honen baitan, kongresuaren antolatzaileek “elkarlanean erronka global handiei lankidetzaren bidez erantzuteko” konpromisoaren garrantzia azpimarratu dute. Eta zentzu horretan, ikuspegi global horren barnean gainontzeko faktore ekonomiko, sozial, politiko zein kulturalekin batera, hizkuntza gutxituen elkarlana eta saretzea erdigunean jartzea ere premiazkoa izango dela ondorioztatu da.













2020 Garabide