Albisteak

Lalla Ghizlan Baryala (Amazigh hiztuna)
Lalla Ghizlan Baryala (Amazigh hiztuna)

"Ezin dut amazigh komunitatea imajinatu amazigh hizkuntzarik gabe, hau guztia heredatu gabe" (Lalla Ghizlan Baryala)

2026/05/25

 

Iaz hasitako ildoari jarraituz, 2025eko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan, aipatutako programako lau partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan, partaideek, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte eta tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute.

Hemezortzi hizkuntza-aktibista, hamabi hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.

Bigarren bideoa Lalla Ghizlan Baryala hizkuntza-aktibistarena da. Amazigh hiztuna da, eta hizkuntzaren transmisioan jartzen du fokoa, besteak beste: "Ezin dut amazigh komunitatea imajinatu amazigh hizkuntzarik gabe, hau guztia heredatu gabe". Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak.

  • Hizkuntza: Amazigh
  • Lurraldea: Maroko eta Algeria
  • Hiztun kopurua: 3,6 milioi hiztun
  • Egoera edo estatusa: 2011tik ofiziala da. Ez dago erregulaturik inongo instituzioen aldetik. 2011tik ofiziala da. 

Esker bereziak Lalla Ghizlani eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:

  • Adalid Areuma Pinto: Guarania (Bolivia)
  • Erika Anahi Hut Pat: Yukatango maia (Mexiko)
  • German Paco Buika: Bubia (Ekuatore Ginea)
  • Jesus Roberto Chay Cano (Yukatango maia)
  • Jonnier Andrel Quiguapumbo Dizu: Nasa (Kolonbia)
  • Jorge Calfuqueo Lefio: Maputxea (Wallpamu, Txile)
  • José Pedro Pupiales Pupiales: Kitxua (Ekuador)
  • Karina Paola Ibarra Sarabia: Ketxua (Bolivia)
  • Laura Marta Ancavil Tropa: Maputxea (Wallpamu, Txile)
  • Lucia Agustina Espinola: Guarania (Argentina)
  • Marshah Bénédite Pierre: Kreoleraduna (Haiti)
  • Marta Alicia Bal Salazar: Kaqchikela (Guatemala)
  • Rene Alvares Sandoval: Ketxua (Bolivia)
  • Tonantzin Indira Díaz Robles: Mixea (Mexiko)
  • Vicky Aracely Sanchez Garcia: Nahuat Pipila (El Salvador)
  • Milouda El Hankari El Bouzidi - arduraduna: Amaziga (Rif)
  • Yamili Chan Dzul - arduraduna: Yukatango Maia (Mexiko)

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus