Albisteak

EUSKERA SIMITA QUICHWA SIMITA IMA KALLPACHAYMANTA TINKU EUSKARA ETA KETXUA BIZIBERRITZEKO TOPAKETA

2021/07/06

Topaketaren helburua “hizkuntzen biziberritzearen gakoak” aztertzea da: Euskal Herriko esperientzia aztertzea eta boliviar hizkuntza komunitateen jarduna norabide egokian jartzea

Ekimena oso esanguratsua da eta hona hemen beraren inguruko informazioa:

  • Egunak: uztailaren 6, 7 eta 8an
  • Ordua: 10:00tik – 12:00  (Euskal Herriko 16:00 – 18.00)
  • On-line izango da: ZOOM eta FACEBOOK LIVEren bidez

 

Izena emateko helbidea:

https://docs.google.com/forms/d/1SZBdgz5bMn2zLKdHf3MIjE_4MTkZLlcGUkNi8Z2iuzQ/viewform?edit_requested=true

 

Izena eman gabe parte hartzeko helbidea:

https://www.garabide.eus/quechua-euskaldunak-topaketa

 

  • Parte hartuko duten hizlariak: 14 pertsona (9 boliviar, 4 euskaldun eta kolonbiar (nasa) 1. Aipagarria da parte hartuko duten boliviarren artean Boliviako gobernuko 2 ministro daudela.

 

Hizlari euskaldunak hauek izango dira:

 

  • Jon Sarasua (MUko doktorea eta GARABIDEren sortzaileetako bat)
  • Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzaren HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendaria)
  • Sagrario Aleman (EUSKALTZAINDIAko zuzendaritzakidea)
  • Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasle 25 urtez eta GARABIDEko lehendakaria)

 

Antolatzaileak: GARABIDE eta Boliviako 5 entitate hauek: CENAQ, Asociación Cultural Amistad y Ciencia, Consejo de Educación, ILCQ eta Unibol Quechua.

Zure gustukoa izango delakoan parte  hartzera eta interesa izango duten ingurukoei informazioa zabaltzera gonbidatzen zaitugu.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus