Albisteak

Jardunaldian izan ziren bubi hiztunak eta ikus-entzuleak
Jardunaldian izan ziren bubi hiztunak eta ikus-entzuleak

Ekuatore Gineako jatorrizko hizkuntzek aurrerapausoa eman dute biziberritzeko estrategietan

2026/07/08

Ikastaroa ekainaren 22an, astelehenean, hasi zen, Judith Bilelo Biachóren hitzaldi batekin. Bilelok Ekuatore Ginean ama hizkuntzak biziberritzeko arrazoiak azaldu zituen. Ondoren, Jon Sarasuak garabidetarrak galera-prozesuan dauden hizkuntzen oinarrizko erretratua egin zuen eta hizkuntza biziberritzeko oinarrizko egitura eta eragileak azaldu zituen. Garabideko Nerea Uriartek hitz egindako guztiaren laburpen batekin amaitu zuen jardunaldiaren lehenengo saioa.

Bigarren egunean, Bësákkò Buikak ekosistema linguistikoaz eta aktibazio sozialaz hitz egin zigun, eta Benjamín Choni Lolak, berriz, Ëvóvë Elkartea bubi hizkuntza zehazki biziberritzeko egiten ari den esperientzia eta lana kontatu zigun. Jardunaldia talde-dinamika batekin amaitu zen, non combe, fadambo, bisio, fang eta bubi hiztunek parte hartu zuten.

Azkenik, ekainaren 24an, asteazkenean mahai-inguru bat egin zen Ekuatore Gineako ama-hizkuntzen egungo egoeraz hitz egiteko. Mahaian Ëvóvë/Ëbóbë elkarteko Alberto Messanga Ejome eta Artes Guinea kooperatibako Miguel Nguema Mba izan ziren.

Azken hizketaldi horrek erakutsi zuen oso garrantzitsua dela gure jatorrizko hizkuntzak sustatzea, emakumeek hizkuntza gutxituak biziberritzeko duten rola indartzea eta horretan lan egiten jarraitzeko bultzada ematea.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus