Hizkuntza biziberritzeko gakoak hegoaldera begira

Pasa den asteazkenean Gasteizen ikastaroko azken bisitak egin genituen. Ostegunean, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikako sailburuorde ohia izan genuen geurean hizkuntzaren biziberritze prozesuaren gaineko gakoen gainean jarduteko. Ekarpen interesagarria  izan zen berea, esaldi borobilak utzi zizkiguna:

 

“Cuando hablamos de políticas lingüísticas, de lo que menos estamos hablando es de lenguas […] no se trata de la lengua, sino de los hablantes”. (“Hizkuntza politikaz ari garenean, ez gaude hizkuntzaren gainean hitz egiten […] hiztunetan gainean baizik”).

“La revitalización de la lengua puede ser un proceso exitoso, pero siempre inacabado.” (“Hizkuntzaren biziberritze prozesua arrakastatsua izan daiteke, baina, beti egongo da bukatu gabe”).

“La diferencia es un hecho y la diversidad un derecho.” (“Ezberdintasuna badago baina dibertsitatea egon behar da”).

Bestalde, euskararen mistizismoaren inguruan ere hitz egin zuen, euskara hizkuntza zaharra eta jatorri ezezagunekoa izateagatik da famatua, baina, hizkuntza guztiak erabilera eta beste hizkuntza batzuen hartu-ematean garatzen dira, beraz, hizkuntza zahar eta berrien gainean hitz egiteak ez du zentzurik, ezta ezaugarri hauetaz arro egoteak ere.

 

Horrela, Patxi Baztarrikaren gomendioetako bat, hizkuntza bakoitzak duen testuingurua aztertzea izan zen, hari baliagarriak izan dakizkiokeen gakoak erabiltzeko. Honekin lotuta inkesta soziolinguistikoetako emaitzak aztertu genituen.

Azken bisitak, orain gure txanda da

Aste honetan ikastaroko azken bisitak egiten gabiltza, datozen egunetan ikastaroak ordezkatuta dauden 9 hizkuntza gutxituetarako biziberritze proiektuetarako ideiak biltzen bukatzeko.

Asteartean EHU-ko IXA taldeak egiten duen lan aparta ezagutzeko aukera izan genuen, hizkuntza gutxituek komunikabide eta teknologia berrien bitartez aukera eta zailtasun berriak topatzen dituztela ikusteko. Ondoren, Donostiako Gobernu Foralean ongi etorriak izan ginen, bertan ere ideia garrantzitsuak atera zirelarik: “Utilizar nuestra lengua es el fruto del trabajo de mucha gente” (“Gure hizkuntza erabili ahal izatea, jende askoren lanaren ondorioa da”). Berria egunkarian bukatu genuen eguna, komunikabideek eta batez ere hizkuntzak komunikabideetan duen garrantzia azpimarratzeko.

Atzo, berriz, Gazteizen igaro genuen eguna. Goizean Oihaneder euskararen etxean ateak zabaldu zizkiguten, proiektuaren helburu, lorpen, zailtasun eta erronken inguruan hitz egiteko.

Halabedi irratiaren tabernan beren saioa entzuten bazkadu eta Lakuara abiatu ginen azken bixitara, Eusko Jaurlaritzako HPS-ra. Bertan, Emunek ere (Euskera eta berrikuntza sozialerako aholkularitza kooperatiba) mahai gainean jarri zuen gai bat atera zen, hizkuntzak ekonomian duen eragina. Hau da, hizkuntzak ekarpen anitzak egiten dituela gizartera, baita ekarpen ekonomikoa ere.

Lesakako korrontea jarraituz

Lesakan “askokin bat in” genuen baita Iparraldetik ekarritako nekea atzean utzi ere.

Ikastolen festa ostean motibazio handiz hasi genuen aste berria blogean elkarbanatzen joan garen parte teorikoaren errepasoarekin. Errepaso hau aberasteko Itziar Idiazabalen laguntza izan genuen Unesco Katedratik eta Mikel Etxaburu poetak ere produkzio kulturala eta sormena lantzeko tarte bat egin zigun. Bere “Zu zara orain txoria” liburuaren parte bat irakurri eta taldean idatzi genuen poema bat osatzeko gakoak eman zizkugun. Mikelek dagoeneko gure egin dugun aipua bota zuen gurean “No somos medusas, las medusas se las llevan la corriente” (“Gu ez gara medusak, medusak korronteak eramaten ditu”).

 

Ikastaroa komunikabideetan

Hemen ditugu bilduta ikastaroak komunikabideetan momenturarte izan duen oihartzuna:

Jarraituko dugu…

Iparraldetik Lesakara, eta datozen egunetarako prest

Iparraldean zein gaur Lesakan ospatu den Nafarroa Oinezean igaro ditugun egunak emozioz josita egon dira. Elkarbizitzarako tartea izan da nagusi besteak beste.

Hasi berri den Biriatuko txikientzako ikastola txikitik, ibilbide luzeagoa duen Bernat Etxepare Lizeo estreinatu berrira pasa ginen ostegunean (sagarrondoen kanpainiaren berri izateko beste gauza askoren artean). Ezin dugu ahaztu esku-pilotako txapelketa aparta ere izan genuela gure artean, iparraldeko lagunek irabazi zutena.

Ostiralean berriz Kanaldude herri telebista eta Irulegiko herri irratiak bixitatu genituen eta ondoren Garaziko gaztetxean egoteko aukera izan genuen, bertako gazteekin garagardo eta esperientziak trukatzeko.

Larunbatean Oiartzunen mendi-buelta ederra izan ondoren, gaur Lesakan bukatu dugu astebukaera eta hemen uzten dugu egun hauetan mahai gainean izan ditugun gogoeta, aipu, ideia eta abar luze baten lagin txiki bat. Besteak beste, kamixetetan irakurritako esaldiak, klasean zein bixitetan atera diren ideiak… Joxean Artze edo Joseba Sarrionandia idazleen, Garabideko kolaboratzaile, ikastaldiko parte-hartzaileen eskutik:

 

Ikastaroa aurrera doa

Hilabete iraungo duen ikastaroaren bigarren aste honetan, dagoeneko, oinarri teoriko batzuk landu ditugu Aretxabaletan proiektorearen inguruan bilduta: soziolinguistika, aniztasun linguistikoa, ekologia linguistikoa, hizkuntzaren egitura, corpusa eta euskararen biziberritze prozesuaren inguruko historia eta estrategiak batez ere.

Hasierako material hauekin lotuta hainbat bisita ere egin ditugu. Aretxabaletan bertan udaletxeak prestatutako ongietorriarekin hasi eta abar luze batekin jarraitzen ari garena: Euskaltzaindiara, Bilboko udaletxeko euskara sailera, Bilboko kafe antzoki, irrati eta euskaltegira… Aretxabaletako Ikastolara, Beasaingo euskaltegira, Beasaingo udaleko euskal zerbitzura, Arrasateberri egunkari digitalera eta Goiena komunikazio taldera, Emun euskara eta berrikuntza sozialeko kooperatibara)… esparru hauetan guztietan euskal gizartean eman den eta ematen ari den elkarlan eta sare-harremanak begi-bistan geratu zaizkigularik.

Bestelako komunikabide batzuetara ere ikastaroaren inguruko oihartzuna iritsi da: Diario Vascok  eta  EITB-k honen gainean hitz egin dute ere.

Gaur eta datozen egunetan iparraldean ibiliko gara, ondoren Nafarroa oinezean asteari bukaera emateko.

 

Ikastaldi trinkoa, “trukea ere bada biziberritzea”

Gaurkoan Berria aldizkariak argitaratu duen elkarrizketa topa dezakegu. Egunkariak ikastaroan murgilduta dabiltzan hizkuntza gutxituetako 4 ordezkari elkarrizketatu ditu: Milouda El Hankari Amazigera hiztuna, Jose Quimbo Otavaloko alkateordea (Ekuador), Paula Onesima Huenumilla Txileko Mapuche Mapuzuguletuain erakundeko ordezkaria eta Diego Fernando Yatacue Kolonbiako nasa hiztuna.

Argazkiak klikatuta elkarrizketa osoa irakur daiteke: