Ba al dakigu gure hizkuntza eskubideak zein diren? Galdera hori eta beste asko ere argitu zizkigun Lurdes Auzmendik astelehenean. Esaterako aipatu zuen 1996an Nazio Batuek UNESCOren bitartez hizkuntza eskubideen aitorpena onartu zutenetik eremu pribatu zein publikoan gure hizkuntzan egiteko eskubidea dugula. Horrez gain, justizian eta osasun arloan interprete bat eskatzeko eskubidea ere badugula eman digu aditzera. Hori bakarrik ez! Interpretearen zerbitzu hori dohainik lortzeko eskubidea dugula.
Horren ostean, hizkuntza gutxituetako ordezkariek euren herrialdeetako egoera zein den partekatu dute, eta gehienek honakoan egin dute bat: ez zekiten hizkuntza eskubiderik genuenik ere. Horrela bada, beren esperientzietan oinarrituta, eskubide hori gehienetan ez dela bermatzen adierazi dute.
Aste honetako tarte handiena IƱaki Martinez de Lunarekin eman dute 10 hizkuntza gutxituetako ordezkariek. Bere hizkuntza komunitatearen diagnostikoa egin du parte hartzaileetako bakoitzak (taldeka jarrita). Gero talde handian aurkeztu dute, eta bukatzeko lagunei sortu zaizkien zalantzak argitu dituzte.
Hala ere, lan zailena gero etorriko da: planifikatzea. Horrexetan arituko baitira beraz datozen egunetan, beren komunitatean aurrera eramango dituzten estrategiak zehaztu eta lehentasunak finkatzen.
Ekin lanari!