Mari Mari Tafalla!

Tafallako Ikastolan besoak zabalik hartu zituzten joan den asteazkenean hizkuntza gutxituetako ordezkariak. Haur Hezkuntzako haurrak txiki-txikitatik euskarazko murgiltze programan nola barneratzen diren ikusi ahal izan zuten, baita ederki murgildu ere ikastolan: Hernanek aukera suertatu bezain laster, Lehen Hezkuntzako ikasleak maputxe hizkuntzan kantari jarri baitzituen.
Ia astebete pasa da eta oraindik buruan bueltaka dugu abesti hori. Hona abestia, ea zuei ere hala gertatzen zaizuen!

“MARI MARI”
MARI MARI PEÑI, (Egun on, anaia)
MARI MARI LAMIEN (Egun on, ahizpa)
MARI MARI PEÑI, (Egun on, anaia)
MARI MARI LAMIEN. (Egun on, ahizpa)
KÜMELEKAIMI INCHE KA, KÜMELEKAN (Zu ondo bazaude, ni ere ondo nago.)
KÜMELEKAIMI INCHE KA, KÜMELEKAN (Zu ondo bazaude, ni ere ondo nago.)

Geuk ere kantari sena dugula diote askok. Hitz bat entzun orduko kantari hasten garela. “Erribera erribera…” beharrean, oraingoan Errigoraren doinua etorri zaigu gurera. Gure ordezkariek Errigora ekimen herritarrera inguratu dira, hurbil-hurbiletik ezagutu ere: “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!” dio haien lanaren adierazle den leloetako batek. Arretaz entzun dituzte ordezkariek ekimenaren nondik norakoak. Nork daki, eurek ere abesti hau bere egingo dute beharbada!

1 thought on “Mari Mari Tafalla!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude