12 BURUZAGI INDIGENA GURERA BIDEAN

Urriaren 2an hasiko da GARABIDE Elkarteak, lehen aldiz, antolatu duen “Hizkuntza Biziberritzeko Gidaritzari Buruzko Ikastaldi Trinkoa” eta, estreinakoz, emakumeak izango dira nagusi.

Urriaren 30 arte  iraungo duen Ikastaldi Trinkoko partaideek euren herrietan gidaritza perfila dute –kargu instituzionalak, politikariak…– eta Euskal Herrian 140 orduko formazio intentsiboa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.

8 hizkuntza gutxiagotuetako 12 kide izango dira gurekin: Kichwa (Ekuador), Quechua (Peru), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nahuatl (Mexico), Yukatango maia (Mexico), Amazigh (Maroko) eta Maputxeak (Txile). Nabarmentzekoa da emakumezkoak ahalduntzeko apustu sendoa egin dugula liderrei zuzendutako formazio honetan eta, abiapuntu gisa, partaideetatik 7 emakumezkoak eta 5 gizonezkoak izango dira.

30 egun ditugu aurretik Euskal Herrian barrena ibiltzeko, elkarrekin egindako bideaz ikasteko. Martxa galdu nahi ez baduzu jarraitu gaitzazu gure webgunean, blogean, Facebooken, zein Twitterren.