Chingo bat

Goizean goiz autobusa hartu eta Aretxabaletatik Arrasaterako bidaia egin dugu astelehen honetan. 10 hizkuntza gutxituetako ordezkariek lan mundua euskalduntzeko asmoarekin sortu zen Emun ezagutzeko aukera izan dute han.

Kooperatiba honetan euskara hutsean egiten dute lan, eta hori gainerako enpresetan ere gerta dadin nahi dute. Harrera egin digun Emuneko kidea ziur dago hezkuntzarekin soilik ez dugula hizkuntza normalizatuko. Haren ustez, “badu bere funtzioa, inportantea da, baina arlo sozio-ekonomikoan ere eragitea estrategikoa da”. Horrez gain, hizkuntza planen berri jaso dute jakinmin handiz. Ideia bat baino gehiago azpimarratu dituzte beren koadernoetan, besteak beste, hizkuntza sustatzerakoan buruan iltzatzeko moduko bi hitz gako: motibazioa eta erabilera.

Eguerdi aldera, berriro ere autobusa hartu eta Arrasatetik Aretxabaletara itzuli gara, bertan zain baikenuen Jasone Mendizabal Euskaltzaleen Topaguneako kidea. Harekin gizarte aktibazioaz aritu gara, eta saretzeak duen garrantziaz. Hausnarketa pertsonalerako tartea ere utzi die ordezkariei.

Hona Mendizabalek bota duen galderetako bat eta Nawat (Mexiko) komunitateko ordezkariek eman dioten erantzuna:

-Zein izan liteke lehengo pausua zuen hizkuntza komunitatea aktibatzen laguntzeko?

-Lehenengo pausua? Hizkuntzaren inguruko balizko militanteak identifikatzea, hau da, hizkuntza aktiboki sustatzeko grina dutenak. Asko direla ziur gaude, edo hark dioen bezala, “un chingo”!

Hala bedi!

1 thought on “Chingo bat

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude