Albisteak

Beltzean mintzo aurkezpen bira

2015/02/11

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan?

Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini.

Otsailaren 24an, goizeko 12:00etan, “Beltzean mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz” dokumentala aurkeztuko du Garabidek Andoaingo Bastero aretoan. Estreinaldiaren ostean, Euskal Herriko hainbat herritan ere eskainiko da.

 

AURKEZPEN EKITALDI OFIZIALA
2015-02-24 goizeko 12:00etan Andoainen (Bastero aretoa) 

Beltzean mintzo aurkezpen bira
2015-03-03 arratsaldeko 18:00etan Eskoriatzan (Zaldibar aretoa)
2015-03-18 arratsaldeko 19:00etan Oiartzunen
2015-03-25 arratsaldeko 19:00etan Azkoitian (Elkargunea)
2015-03-26 arratsaldeko 18:00etan Otxandion (Kultur etxea)
2015-04-14 arratsaldeko 19:00etan Orion (Salatxo aretoa)
2015-04-15 arratsaldeko 18:00etan Usurbilen (Sutegi aretoa)
2015-04-15 arratsaldeko 19:00etan Aretxabaletan (Arkupe aretoa)
2015-04-21 arratsaldeko 19:00etan Zarautzen (Modelo aretoa)
2015-04-22 arratsaldeko 19:00etan Berriatuan (Zentrala kultur gunea)
2015-04-27 arratsaldeko 19:00etan Donostian (Okendo kultur gunea)
2015-05-19 arratsaldeko 19:00etan Gasteizen (Oihaneder) 
2015-05-20 arratsaldeko 19:00etan Tolosan (Kultur etxea)
2015-05-27 arratsaldeko 19:00etan Durangon (Plateruena)

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus