Albisteak

Ernst Djeride Jean-Baptiste hizkuntza-aktibista haitiarra - Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak (7)

2025/04/29

2024ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programan parte hartu zuten hizkuntza-aktibistekin elkarrizketa sakonak izan genituen Euskal Herrian egin zuten egonaldian. Eta Hizkuntzak Biziberritzeko Elkarrizketak proiektuan aipatutako programako hamazpi partaiderekin izandako elkarrizketen lagin bana biltzen dira. Bideo-piluletan argitaratuko diren elkarrizketetan partaideek, hasierako agurra eta norbere aurkezpen pertsonala nork bere hizkuntzan egin ondoren, bakoitzaren hizkuntza gutxituaren bilakaeraren eta egungo egoeraren berri ematen digute, hizkuntza gutxitua biziberritzeko bidean dituzten etorkizuneko erronka eta ametsak irudikatzen dituzte, tokian toki jatorrizko hizkuntzaren aldeko lanean ereiteko euskararen esperientziatik Euskal Herrian jasotakoa azaltzen digute, eta hizkuntzarekin edota Euskal Herriko egonaldiarekin lotutako anekdota edo istorio bitxi zein irrigarriak kontatzen dizkigute.

Hamazazpi hizkuntza-aktibista, hamaika hizkuntza, eta helburu nagusi bat: Hizkuntza gutxituak biziberritzeko sareak ehuntzea.

Zazpigarren bideoa Ernst Djeride Jean-Baptiste haitiarrarena da, eta besteak beste, "gogoratzen dut gau batean nire aita etorri eta esan zuela: Gaurtik aurrera frantsesez bakarrik hitz egingo dugu etxean" adierazten du solasaldi gordin bezain interesgarrian. Hona hemen, bere hizkuntzaren ezaugarri nagusiak:

  • Hizkuntza: Haitiko kreolera
  • Lurraldea: Haiti (eta Dominikar Errepublika, Ontario Kanadan, eta AEB ere bai bereziki)
  • Hiztun kopurua: 12 milioi inguru guztira
  • Egoera: Kaltebera (UNESCOren arabera)

Esker bereziak Djerideri eta proiektu honetako gainerako hizkuntza-aktibista guztiei:

  • Alex Pancho Rojas: Guarania (Bolivia)
  • Benjamín Buachebitá Choni Lola: Bubia (Ekuatore Ginea) 
  • Berivan Kiran: Kurdua (Kurdistan)
  • Blanca Lucia Guaichico Fernandez: Kitxua (Ekuador)
  • Gregorio Sicaján Chuluc: Kaqchikela (Guatemala)
  • José Miguel Ángel Carlosama: Kitxua (Ekuador) 
  • José Willy Córdova Vocal: Ketxua (Bolivia) 
  • Komayari Asheninka: Asheninka (Brasil) 
  • Miguel Óscar Chan Dzul: Yucatango Maia (Mexiko)
  • Pamela Inés Rain Ñanculipe: Maputxea (Txile)
  • Saddy Duvan Cometa Campo: Nasa (Kolonbia) 
  • Samira Belyouaou: Amaziga (Rif - Alemaniatik) 
  • Sandi Gabriela Tun Itzá: Yucatango Maia (Mexiko) 
  • Saraí Jiménez Orozco: Mixea (Mexiko) 
  • Tamara Daiana Alegre: Guarania (Argentina) 
  • Milouda El Hankari El Bouzidi: Amaziga (Rif) 
  • Yamili Chan Dzul: Yucatango Maia (Mexiko)

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus