Uztailaren 18an eskainitako formazio saioan Iñaki Iurrebasok bere tesiaren oinarriak partekatu zituen Garabideko hainbat kiderekin.
Ekainaren 24 eta 25ean, Consejo Regional Indigena del Caucak (CRIC) antolatuta, Kolonbiako Cauca departamenduko komunitate indigenek haien jatorrizko hizkuntzekiko dituzten eskubideez eta erronkez eztabaidatzeko topaketa egin zuten.
Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programa ekainaren hasieran abiatu zen online ikastaroarekin. Garabide etxebizitza bila dabil, partaideek udazkenean Euskal Herrian burutuko duten egonaldirako.
Araia Herri Eskolak, Galdakaoko Eguzkibegi Ikastolak, eta Bilboko IES Unamuno BHI ikastetxeak munduko hizkuntza gutxituak ardatz dituen Garabideren proiektuan parte hartu dute.
Ipar-ekialdeko Unibertsitate Nazionaleko (UNNE) Kontseilu Gorenak "Guarani Katedra Librea" sortzea onartu du, 2023ko Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programako proiektuetako bat.
2020 Garabide
Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus