Albisteak

Hizkuntzak Opari

2016/11/21

Asteazken honetan "Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak" Aditu Ikastaroaren berotan ibilitakoekin tarte goxo bat izatea nahi dugu, horretarako "Hizkuntzak Opari" izeneko jaialdia antolatu dugu Aretxabaletako Arkupe aretoan arratsaldeko 18:00etan.

Hiru hilabetez, 9 hizkuntza komunitateetako (Nasa, Maputxe, Kitxua, Aimara, Guarani, Bariba, Nahuatl, Maia Yukateko eta Maia Kaqchikel) 18 ordezkari gure artean izan ditugu, euskararen biziberritzeko esperientzia ezagutzeko eta beraiena partekatzeko. 

Festa honetan, ikastaroan zehar parte hartu eta lagundu duzuen guztiok eskertu nahi zaituztegu eta bide batez, aukera ona da elkarrekin une goxo bat iragaiteko. 

Bertan izango gara ikastaroan parte hartu duten 9 hizkuntza komunitateetako aktibistak, bai eta euskalgintzan eta hizkuntza lankidetzan dihardugun asko ere. 

Hitzordua, azaroak 23, asteazkenarekin, arratsaldeko 18:00etan, Aretxabaletako Arkupeko areto nagusian ematen dizuegu.

Bertan izango garelakon, eskerrik asko hizkuntza lankidetzako zubigintzan bidelagun zaretenoi!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus