Albisteak

Bortzirietako Mankomunitateak eta Garabidek hitzarmena sinatu dute

2018/02/19

Igantzi, Bera, Lesaka, Etxalar eta Arantza biltzen dituen Bortzirietako Euskara Mankomunitateak bat egin du Garabideren laguntzaile sarearekin. Hitzarmen berri honen bidez, hizkuntza lankidetza bultzatzeko apustua egin nahi izan du Bortzirietako Mankomunitateak, hegoaldeko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuetan euskarak, eta bereziki eskualdeak, eginen duen ekarpena balioan paratzeko. 

Akordio berri honi esker, sendotuz doaie Nafarroan hizkuntza lankidetzari emanten zaion babesa, orain arte Baztango eta Barañaingo Udalek osatzen zuten babes-sareari hirugarren helduleku bat gehitzen baitzaio. Heldu diren hilabeteetan emanen du fruitua paraje ezin emankorragoetan landatu berri den haziak!

Argazkian: Mentxu Peña, Mankomunitateko lehendakaria, eta Maialen Sobrino, Garabideko ordezkaria.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus