Albisteak

3. astean HIBILiz eta ibiliz goia jo gabe

2022/03/31

HIBIL ikastaldiko 3. astea atzean utzi dugu. Gipuzkoan ibili gara oraingoan, Donostia, Beasain, Ezkio eta Usurbil dira horren lekuko.

Gipuzkoako Foru Aldundira, Donostiako eta Beasaingo udaletara, Elhuyar-era, Euskadi Irratira egindako bisitak oso interesgarriak izan badira ere, Igartubeiti baserri-museora egindakoa azpimarratu behar dugu.

Baserri horrek argi eta garbi erakusten du duela ehunka urteko balore kultural,  historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoak….gure ikastaroetako partaideak soziolinguistikaz eta euskararen biziberritze prozesuaz janzten ditugu,…euskaldunon ondare eta balore kulturala jasotzen ikaragarri estimatu eta gozatu dute.

4. astera sartzera goaz, 3.ean ez dugu goia jo, izan ere, azken astean HIBIL eta ibiliz gain KORRIKA egingo dugu, elkarrekin,  hitzekin!

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus