Albisteak

Hasi da dagoeneko Aditu Ikastaroa

2018/09/26

Aste honetan hasi da Aditu Ikastaroa eta gaur bertan harrera instituzionala egin diete ikasleei Aretxabaletako alkateak –Unai Elkoro-, HUHEZIko dekanoak –Begoña Pedrosa- eta Garabideko lehendakariak –Andoni Barreña. Bere aldetik, etorritako 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 aktibista indigenen ordezkariak –Suna Altun kurduak-  eskerrak eman ditu eman zaien aukeragatik eta kurtsoarekin bete nahi dituzten espektatibak azaldu ditu.

Astelehenetik, beraz, egitasmoa martxan da Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean eta abenduaren 14ra arte  iraungo duen ikastaroan euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibista direnek 500 ordu baino gehiagoko formazioa jasoko dute hizkuntza biziberritzeko estrategietan. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta Beasaingo Udala dira formazio honen babesleak eta, nagusiki, hiru ardatz ditu:

  1. Klase teorikoak: moduloka banatzen dugu ikastaroa (hezkuntza, komunikabideak, aktibazio soziala…) eta euskalgintzako eragileak aritzen dira irakasle lanetan. Horrela, euskararen biziberritze prozesua didaktifikatzen dugu.
  2. Bisita didaktikoak: modulo bakoitzeko esperientzia praktikoak bertatik-bertara ezagutzeko euskalgintzako eragile, zein erakundeetara egingo ditugu bisitak, guztira 20.
  3. Herriz-herrikako bira: interesa duten pertsonekin esperientzia eta bizipen trukerako tarteak ireki nahi ditugu eta horretarako 21 sentsibilizazio ekintza (mahai inguruak, solasaldiak, proiekzioak, erakusketak…) antolatu ditugu Euskal Herriko herri eta hirietan. Bereziki nabarmentzekoa da urriaren 19an Bilbao Berrikuntza Faktorian komunitate desberdinetako ekintzaileekin eginen dugun jardunaldia: "AHALDUNTZEN: HIZKUNTZA ETA GENEROA".

Ikastaroa amaitu aurretik parte hartzaile guztiek proiektu bat idatzi eta aurkeztu beharko dute hemen ikasitakoa euren komunitateetan nola aplikatuko duten biltzeko. Denak dira hizkuntzaren aldeko elkarte edo erakunde bateko kide eta, hain zuzen ere, erakunde horien konpromisoa dute aktibistek ikastaroan garatuko duten proiektuaren inplementaziorako. Horrela, bi urtera luzatuko da Aditu Ikastaroa, 2018an formazioa norbanakoek jasoko dute eta, aldiz, 2019an komunitatera zabalduko da eragina, proiektua orduan eramango baita aurrera eta Garabidek horretarako beharrezkoak diren tutoretza eta jarraipenerako baliabideak eskainiko ditu.

Ikastaroari buruzko xehetasunak aipatu aurretik gogora ekarri nahi dugu bi astetik behin bideokronika eta kronika idatzia eskainiko dizuegula webgunean, beraz urriaren 4an hurrengoa, eta egunerokoan blogean, zein sare sozialetan -Twitter eta Facebook- ematen ari(tuko) garela bizitakoaren berri.

 

Herriz-herrikako bira: AGENDA (iraila-urria)

LAPURDI

BIARRITZ

  • Irailak 26, asteazkena, Le Royal: Biarritz Amerique Latine zinema jaialdian “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia Mintzalasai ekimenaren baitan.

BIZKAIA

BILBO

  • Urriak 10, asteazkena, 9:00, Deustuko unibertsitatea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin.
  • Urriak 19, ostirala, 17:00, MU Bilbao Berrikuntza Faktoria, Jardunaldia: "AHALDUNTZEN: HIZKUNTZA ETA GENEROA"

BERRIATUA

  • Urriak 16, asteartea, 19:00, bideo gela: “arNASA txiKITXUAK” dokumentalaren proiekzioaren ondoren Kolonbiako nasa eta Ekuadorreko kitxua hizkuntzetako ordezkariekin solasaldi irekia.

ARABA

GASTEIZ

  • Urriak 15, astelehena, 12:00, Euskal Herriko Unibertsitatea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin

GIPUZKOA

BEASAIN

  • Urriak 6, Boluntario eguna: Hizkuntza lankidetza ezagutzera emateko standa jarriko dugu eta Aditu Ikastaroko partaideak bertan egongo dira.

ARETXABALETA

  • Urriak 15, astelehena, 15:30, Kurtzebarri: Mahai-inguru irekia Aditu Ikastaroko bi partaiderekin

USURBIL

  • Urriak 20, Kultur Etxea: Argazki erakusketa Mundualdia jaialdiaren baitan

ERRENTERIA

  • Urriak 24, asteazkena, 19:00, Mikelazulo: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko Guatemalako hiru partaiderekin.

DONOSTIA

  • Urriak 20, larunbata, Miramar Jauregia: “Zubideiak 2-Bizi euskara zure erara” Topagunearekin
  • Urriak 25, osteguna, Easo Politeknikoa ikastetxea: Mahai-ingurua Aditu Ikastaroko bi partaiderekin

OIARTZUN

  • Urriak 25, osteguna, 19:00, Udaletxeko pleno aretoa: “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.

NAFARROA

BARAÑAIN

  • Urriak 17, asteazkena, 18:30, Gaztetxea: “Mai da bai” dokumentalaren proiekzioaren ondotik maputxe herriko ordezkariarekin solasaldi irekia.

ALTSASU

 

Parte hartzaileak

Guatemalako kaqchikel, kitxe eta ketxiak

  • Miguel A.Oxlaj (Kaqchikela) Universidad Maya Kaqchikel

  • Levi Carmelina (Kaqchikela) Ruk'u'x eskola sarea

  • Iris Esmeralda Ac (Ketxia ) Federación Guatemalteca de Escuelas Radiofónicas

  • M.Salomé Huinac (Kitxea) Escuela Normal Bilingüe Intercultural

Mexikoko yukatango maiak eta nahuatlak

  • Lizbeth Sánchez (Nahuatla),  Tosepan

  • Micaela Garrido Bonilla (Nahuatla ), Tosepan

  • Daniela Cano (Yucatango maia) Radio Yúuyum

  • Marcos Pech (Yucatango maia) Radio Yúuyum

Kolonbiako nasak

  • Huber Castro (Nasa) Çxha Çxha

  • Csristina Escue Yosando (Nasa) Cecidic

  • Viviana  González (Nasa)

Ekuadorreko kitxuak

  • Carmen Chuquin (Kitxua) Sisariy-Kichwashun

  • Sisa Tarini Anrango (Kitxua) Sisariy-Tinkunakuy

  • Nancy Jimena Flores (Kitxua) Sisariy-AJKI

Boliviako guaraniak

  • Felix Taruire Carpio (Guarania) Fundación Yeporaka

  • Francisca Sanchez Romero (Guarania) Instituto de Lengua y Cultura Guarani

Brasilgo kashinawa

  • Jose Benedito Ferreiras (Kashinawa) Federaçao do Povo Huni Kui do Acre

Wallmapuko maputxeak

  • Sergio Andres Marinao Nahualpan (Maputxea) Mapuzuguletuaiñ

  • Ana Rosa Llaupi (Maputxea ) Parlamento Mapuche Koz Koz (Panguipulli)

Kurdistaneko kurdua

  • Suna Altun (Kurdua) Instituto Lengua Kurda

Afrika iparraldeko amazigha

  • Milouda El Hankari (Amazigha – Afrika iparraldea) Activista cultural rifeña

 

Ikastaroaren egitura akademikoa

1 Modulua   Hizkuntza ekologia

2 Modulua   Soziolinguistika

3 Modulua   Hizkuntza eta generoa

4 Modulua   Corpus

5 Modulua   Hizkuntza transmisioa eta aisialdia

6 Modulua   Hezkuntza

7 Modulua   Hedabideak

8 Modulua   Kulturgintza

9 Modulua   Gizarte Aktibazioa

10 Modulua Helduen irakaskuntza eta alfabetizazioa

11 Modulua Lan Mundua

12 Modulua Eragileen Mapa

13 Modulua Hizkuntza Plangintza

14 Modulua Estrategien Sintesia

15 Modulua TELP tailerra

16 Modulua Kudeaketa

17 Modulua IKT

Saio osagarriak:

Hegoko esperientziak

Proceso de Revitalización del Catalan: Similitudes y Diferencias

Euskalgintzaren Balioak

 

ESPEZIALIZAZIOAK (bat aukeratuko dute):

18a Modulua     Hezkuntza

18b Modulua     Helduen irakaskuntza eta alfabetizazioa

18c Modulua     Diagnosia, Planifikazioa eta Sentsibilizazioa

 

IKASTARO BUKAERAKO PROIEKTUA:

19 Modulua       Proiektuaren aspektu formalen aurkezpena

20 Modulua       Proiektua landu (idatzi, tutoretzak egin eta aurkeztu)

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2017 Garabide

Jose Arana 13, 20540 Eskoriatza, Gipuzkoa
943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus