Albisteak

2017: urte, zinez, bete

2018/03/02

Joan zitzaigun 2017a eta urte berriaren hasieran atzera begiratutxo bat egin nahi izan dugu, ez iraganaren nostalgian gelditzeko, baizik eta urteak emandakoa txukun bildu eta aurrera begira inpultsoa hartzeko.

Garabiden uste dugu komeni dela urtean gertatutakoa, gardentasunez, garabidetarrekin partekatzea, herrenak-herren aurrera baikoaz batera. Guztiaren berri ahalik eta modu bisualenean izan dezazuen ondoko 2 dokumentuak jarri nahi ditugu zuen eskutan:

    GARABIDEren 2017ko MEMORIA

    GARABIDEk 2017an izan duen oihartzun komunikatiboaren bilduma

Dokumentu hauekin, beraz,  2017. urteko ikuspegi osotua eman nahi dizuegu: ZER egin dugun, egindakoa NOLA baloratzen dugun eta, azkenik, KOMUNIKABIDEETAN izan dugun PRESENTZIA.

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkizuegu hori guztia errealitate izan dadin zuen alea jarri duzuenoi. 2018ko uzta are oparoagoa izango delakoan, har ezazue gure agurrik zintzoena.

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus