Pello Zubiria euskal hedabideek euskararen biziberritzean izan duten rolaz aritu zaigu. Hasierako urteetan eurak ere eredu bila Katalunia eta Quebec aldera jotzen omen zuten, honela bada, munduko 10 hizkuntza gutxitutako ordezkariei ere gurea erabilgarri izango zaielakoan dago.
Argiako ale batzuk eskura jarrita, euskal hedabideen sorreraz jardun du Zubiriak, eta bereziki Argia egunkariaren ibilbidea izan du hizpide. Bildutakoek izan dute sortutako zalantzak argitzeko tarterik. Haietako batek halaxe galdetu dio: – Zer dago lehenengo, hizkuntza batean alfabetatzea ala hizkuntza horretan egunkari bat sortzea? Pello Zubiriak batak bestea behar duela adierazi dio. Gainera, zalantzarik gabe, “irakurlerik ez badu ere norbaitek aurrea hartu behar du. Idatzi izanak prestigioa ematen dio hizkuntzari.”
Horrekin bat dator Yukatango maia hiztunetako bat. Berak aktiboki parte hartzen duen proiektuaren berri eman digu orduan: Radio Yúuyum irratia, Yukatango maian zabaltzen den lehengoa. Harrotasunez dio geroz eta entzule gehiago dituztela, eta Facebook eta web orrialdetik ez ezik, FM uhinetan zabaltzeko aukera izango dutela laster.
Entzun dezagun maia hizkuntzaren oihartzuna!
Tak Sáamal!
I was embarrassed and I felt awful for my husband, who had had a child so easily before he was married to me how does azithromycin work
As I am looking at your writing, majorsite I regret being unable to do outdoor activities due to Corona 19, and I miss my old daily life. If you also miss the daily life of those days, would you please visit my site once? My site is a site where I post about photos and daily life when I was free.