¿Keniu timo notsa?

Joan den astean Abya Yalako hamaika txoko ezagutzeko aukera izan genuen, nola ez, hizkuntzaren gaia etengabe erdigunean genuela. Kontinentetik kontinentera joateko, ordea, ez genuen Euskal Herritik ateratzeko beharrik izan. Guatemalako hainbat herri, Brasilgo Acre eskualdeko zonaldea edota Kolonbiako Cauca departamenduan zehar ibili ginen.

Puebla ingurukoa da Aditu Ikastaroko kidea. Bere hizkuntza-aktibismoa zonalde hartako eskola batean kokatzen da, helburu nagusitzat nahuat hizkuntzaren transmisioa bermatzea dutela. Baina nola irakasten die, ba, nahuata bere ikasleei?

Jolasak azaltzea ez omen da erraza eta jolasa ulertu ahal izateko praktikan jartzea proposatu digu. Hizkuntzekin ere halaxe gertatu ohi da: erabilerak egiten du hiztuna hitzdun.

Elkarri ¿Keniu timo notsa? (zein da zure izena) galdetuz eta paperean genuen nahuat hitzarekin erantzunez egin dugu hizkuntzara hurbilketa. Lehen aldia izateko ez dugu batere gaizki egin!

-¿Keniu timo notsa?

-Ayotzi (dordoka). ¿Keniu timo notsa?

-Chechelot (kattagorria). ¿Keniu timo notsa?

-Tilma (arropa). ¿Keniu timo notsa?

(…)

 

Lometa botila omen da eta xokot laranja. Pipilol, berriz, belarritakoa eta Nenepil mihia. Bitxia eta polita izan da náhuat hitzak kitxua, ketxi edota guarani hiztunen ahoetatik entzutea.

Ziur behin baino gehiagori nahuata ikasten hasteko jakinmina piztu zigula jolas honek… zu ere animatuko al zara?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude