“Euskaldunontzat harrigarria da nasa indigenek hizkuntzaren alde duten konpromisoa”

[Mikel Mendizabalek Info7ko GureazBlai irratsaiorako egindako kolaborazioa]

Kolonbiako Nasa herri indigenarekin abian duten hizkuntzaren arloko elkarlan prozesuaz hitz egin du, gaur, Garabideko Mikel Mendizabalek. Euskararen berreskurapenean egin dena haientzat baliagarri izateko nahiz haiengandik ikasteko aukera ematen du horrek. Mendizabalen iritziz, han jasotzen duguna gurera ekartzeko zailtasunak daude.

Hizkuntzaren alde lan egitean, herritar haiek euren espiritualtasuna lantzen dutela uste du, eta horregatik lan egiten dutela horren indartsu.