Makiavelikoak ote gara?

DILEMA KLASIKOA da: zer da hobe, derrigortzea ala limurtzea? Esan nahi baita, zer da hobe, euskararen mundua lobby moduan egituratzea, kontrabotere gisa jarduteko, ala erakargarritasuna lantzea.

Behin, horretaz ari zela, Xabier Erizek Makiaveloren Printzea liburua poltsikotik atera zuen eta irakurtzeari ekin zion:

Eztabaida sortzen du ondorengoak: ea zer den hobe, maitatuta izatea ala beldurra ematea;  erantzuna da biak batera liratekeela onak, baina gauza biak bateratzea zaila denez, askoz ere seguruagoa dela beldurra ematea maitatua izatea baino, bietako bat faltatzera.

Harek bigarrena nahiago zuela iradoki zuen.

Tomas R Villasante soziologoaren arabera, dilema horien aurrean, ardatza aldatzea da gakoa; dilema tetralema bihurtzea, alegia. A ala B dikotomia gainditu eta aukera berriak sor litezke: A eta B edo ez A eta ez B. Bietako bat. Edo derrigortasuna eta atxikimendua erabat bateragarria izatea lortzen dugu, edo ikuspegia zabaltzera behartuta gaude: ez derrigortasuna, ezta atxikimendu pertsonal hutsik ere.

Kike Amonarrizek oso era bakan-betean esana du: beharra da gakoa. Erabilgarria ez ezik, beharrezkoa ere izan behar da. Derrigortasuna ez; beharrezkotasuna.

Erantzun bat “Makiavelikoak ote gara?” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude