Hizkuntzaz eta generoaz

Ahalduntzen: hizkuntza eta generoa jardunaldia ospatu zen pasa den ostiralean, Bilbon. Aurretik komunitateetan abian jarritako prozesuei jarraipena emateko momentua zen, emakumeok elkarri entzunez lehenik, eta mahai-inguru ireki batekin ondoren.

Astearen lehen egunetik nuen ostiralaren irrika gorputzean, egunez egun, sabeleko tximeletek ere jakinminari eusteko zailtasun gehiago zituzten. Ostirala iritsi zen azkenean, eta barruan sentitzen nuen ilusio hori gainontzekoekin konpartitu ahal izan nuen, baita besteena nire sentitu ere. Giroa desberdin nabari zen, baina ez deseroso; goxotasuna eta gertutasuna ziren nik gertuko nituen