Eta biziberritzearen brujulak iparraldera eraman gintuen

[Beñat Garaioren kronika]

Aste apur bat arraroa izan zen, astearteko jai egunarekin lanerako erritmoa apaldu behar izan genuelako. Ordainetan, irteera gehiago (gehiago?) egin genituen eta ezin esan interesgarriak izan ez zirenik.

WhatsApp Image 2016-11-02 at 10.35.33

Asteazkenean Nafarroa aldean izan ginen, Tafallan, hain zuzen. Goizean
Tafallako Ikastolara joan ginen eta izugarrizko harrera egin ziguten
bertako ikasle eta irakasleek: dantzak, janaria, borondate ezinhobea
istorioak eta ikuspegiak partekatzeko,… Arratsaldean, berriz, Txalaparta
argitaletxera joan ginen, horrelako testuinguru batean euskal argitaletxe
bat nola abiatu eta sendotu daitekeen jakiteko. Bisita honek ere bazuen
bere indarra gure ikasle-partaideentzako, izan ere, Euskal Herrira etorri
zirenean batzuk argitaletxe bat sortzeko interesa azaldu zuten.

Ostegunean ere kanpoan izan ginen, Mintzola Fundazioan eta Ekogunean, hain zuzen ere. Goizean, hortaz, Villabona aldean izan ginen Bertsozale
Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren egoitza ikusgarria ezagutzen. Karlos Aizpurua gidari genuela, bertsogintzaren nondik norakoak ezagutu genituen, Mintzolak transmisioa eta dibulgazioarengatik egindako guztia ezagutzeaz gain. Artxiboa ikusteko aukera izan genuen eta historian grabatutako lehen bertso biniloa ere ikutu genuen.

WhatsApp Image 2016-11-07 at 11.05.45
Arratsaldean, berriz, Ekogunera joan ginen eta ekologiak eta aniztasunak
duen garrantziaz jabetu ginen, baita “balio gainbehera” hau iraultzeko
zertzelada batzuk jaso ere.

WhatsApp Image 2016-11-07 at 11.04.59

Ostiral goizean hasi zen gure asteburua, ordea, Iparraldera joan baikinen
berehala. Asteburu osoan Seaskako Xan Aire lagun eta gidari genuela,
Biriatuko ikastola eta Baionako kolegioa eta lizeoa bisitatu genituen.

WhatsApp Image 2016-11-037 at 10.49.59

Urte bete duen Biriatuko Ikastolan

“Gure haurrei ze hizkuntza utziko diegun pentsatu behar dugu, baina gure hizkuntzari nolako haurrak utziko dizkiogun ere”
– Xan Aire

WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.57

Gabriel nahuatl-ak Biriatuko haurrei nahuatlerazko kanta bat oparitu zien

WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.3325

Baionako Etxepare lizeoan esperientziak elkarbanatzen

Interesgarria izan zen Iparralden ikusitako irudi hau Aditu Ikastaroko
partaideekin partekatzea, ikastola hauek testuinguru oldarkor eta zailago
batean baitaude. Hori izan zen, oro har, ikasle askoren gogoeta asteburua
amaitzean: “Iparralderekin ezaugarri gehiago partekatzen ditugu eta hemen ikusitakoaz abiatu beharko ginateke“.

Edonola ere, ostiralean bertan Lurrama Laborantza iraunkorraren azokara ere joan ginen, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen du ekimena eta Ekogunean jasotakoa beste esparru batean zabaltzeko eta lurraren eta hizkuntzaren arteko lotura estutzeko balio izan zigun.

Larunbat goizean Amikuzera joan ginen eta bertako ikastolako Euskaraz bizi komisioko Laida Harluxete gurasoarekin egoteko plazerra izan genuen.

Bertan aipatu genuen hizkuntzaren berreskuratzea ez dela hezkuntzari mugatzen, baizik eta gurasoek eta orokorki jendarteak ere zer-egina daukatela.

Horretaz, bertzeak bertze ari ginen Zabalik elkarteko kideekin ere (Mattin Irigoien, Jean-Mixel Poxelu eta Jean-Claude Maillarin-ekin).

Amikuzeko euskara elkartea eta Urepeleko Adur Euskara elkartea dira Iparraldeko bakarrak eta guk biak ezagutzeko abagunea izan genuen.

WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.078

WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.0º7

Are gehiago, euskararen aldeko mugimendua diskurtso eta ideologia mailan zokoratuta dagoenez, biak halako biak irtenbide eta ikuspegi berriak gogoetatzen ari dira hizkuntzaren biziberritzearen alde eta ikasketa polita izan zen.

Horretaz gain, Urepelen hitzaldi bat eman zuten Xan (Adur-en partez,
oraingoan), Garabideko Maddi eta gurekin dauden kide aimara eta baribarrak, hizkuntza gutxituen egoerak partekatzen dituen egoera asko daudela ikusarazteko. Giro atsegina eta kitzikagarria izan zen Urepeleko eskolan bizitakoa eta herritarrekin mahai inguru polita izan genuen.

WhatsApp Image 2016-11-07 at 09.11.03
Egunari amaiera emateko, Bankara joan ginen herrikoekin batera parranda
ederra botatzeko: zenbat dantza, kantu eta algara!

Asteburuari amaiera emateko, igandean Esnazun bazkaldu genuen, janari goxo eta paraje ezin hobe batean, eta Xan bera eta Garabideko Karine agurtu ondoren itzuli ginen Eskoriatzara, gaurtik aurrera badugu eta nahikoa lan eta eskola!

7 erantzun “Eta biziberritzearen brujulak iparraldera eraman gintuen” bidalketan

  1. Wow thanks representing this record! From time to time is a utter obscure years all over the happy because pandemic Covid-19 change our life. thc free cbd This greatly non-natural noetic health. Existence lost a sense of gage and confidence in the future. After all it is a terrible perception when with your thoughts you damage yourself both mentally and physically.

  2. Of course, your article is good enough, majorsite but I thought it would be much better to see professional photos and videos together. There are articles and photos on these topics on my homepage, so please visit and share your opinions.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude