Deserosotasunaren pedagogia

BESTE hainbat alorretan bezala (ekologian, generoan, kontsumoan, trafikoan…), hizkuntza ohituren alorretan ere lan pedagogikoa egin behar dela esan izan da, jauzi berri bat emateko pedagogia soziala egin beharra dagoela.

Agian, horretarako, Paulo Freireren lanak berreskuratu behar ditugu: zapalduen pedagogia, askatasunaren pedagogia, esperantzaren pedagogia, autonomiaren pedagogia… Freireren teoriak eraldaketa soziala du oinarri, eta metodo dialogikoa defendatzen du. Harek zioen bezala, hezkuntza ezin da izan “ideiak kontsumitzea” baizik eta “ideiak sortzea eta birsortzea”. Gure “pedagogia soziala” antolatzen dugunean, komeni da ikuspegi hori begibistatik ez galtzea.

Agian, deserosotasunaren pedagogia ere asmatu behar dugu. Gure aurreriritziak agerian jarri, gure konfort eremutik atera, egonezina sortu, erabateko ziurtasunak uxatu, konformismoa hautsi… Inkonformismoa, mugimendua, ausardia eta desioa sortu. Diotenez, gatazka kognitiboa da ikaskuntzaren oinarria: bada zerbait gure eskema mentaletan ondo koadratzen ez duena, eta horrek eramaten gaitu ikuspegia zabaltzera. Ikuspegi murriztailea da, akaso, baina badu arrazoitik asko.

Agian hor dago koska. Konfort eremutik ateratzea. Deserosotasunekin bizitzen ikastea, eta emeki-emeki euskararentzat konfort eremu berriak sortzea: are zabalagoak eta are autonomoagoak.

Oharra: blog zaharrean nuen sarrera batetik abiatuta hasi naiz hau idazten

Erantzun bat “Deserosotasunaren pedagogia” bidalketan

  1. Lasai bizi nahi dugula esaten dugu. Lasai eta aspertuta ez da gauza bera. Lasai deserosotasunean, zalantzarekin. Dena zalantzan jarriz, eta uneoro zeri eldu ahal diodan pentsatuz, duda gelditu gabe datorrelako.

    Eskerrak duda daukazula! Bizirauteko beharrezkoa. Bizirik iraun berri. Egunerokotasuna egunero berri egiteko. Koldarrak eta alperrak orokorrean. Atrebitzen ez garenak ezer egitera. Beldurra eta ohitura… Sozietatearen inertzia… Ezberdina izateari beldurra.

    Trixtea sortzea ahaztu zaigula Birsortzeaz baliatuko naiz gogoratu bitartean. Baina mesedez… ez errepikapenaren errepikapenean. Eta errepikatuko badut, behar delako izan dadil, hori ere izan baliteke eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude