Nolakoa zara? Baikorra ala ezkorra?

Nolakoa zara? Baikorra ala ezkorra? Bete ezazu ondorengo galdekizuna eta jakingo duzu.

Jarraian dozena bat galdera ageri daiteke, bai / ez erantzuteko modukoak: (a)  Orain dela 50 urte baino hobe gaude? (b) Krisian gaudela uste duzu? (c) Azken urteetako aurrerapausoak nahikoak direla uste al duzu?…

Joxerra Garziak dio duela 50 urte baino askoz hobe gaudela, horrekin ados dagoela, baina —erabateko adostasuna aspergarria denez— berari gaizki samar ikusten dituen gauzak azpimarratzea interesatzen zaiola. Kritiken aurrean pesimista izatea leporatu izan diote… Baina, haren ustez, hobe da pesimista “ekintzalea” izatea, optimista egon-zalea baino. [https://youtu.be/AMNipjgEVtQ]

Bat dator Iñaki Markoren ikuspegiarekin. Harek krisi aktiboaren ideia aipatu izan du. Noraeza eta berritu beharra zabaldu orduko, ezin izan gara geldirik egon. Ekimenak nonnahi piztu dira, eta hori ona da.

Jon Sarasuak optimismo kritikoa defendatu izan du. Aurrerapauso bakoitza horrela baloratu beharra aldarrikatzen du: ilusioz eta itxaropenez baina, aldi berean, norabidea eta abiada zainduaz.

Gramsci zaharraren jarraitzaileak omen gara. Harek ere horrelako zerbait esaten zuen: pesimistak gara, arrazoimenak hala agintzen digulako; baina optimistak, borondatea dugulako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude