Manhattaneko apunte batzuk

garabide-nbeko-batzarrean

 

Aniztasunaren hemizikloa

2009ko maiatza. Hemizikloaren dentsitateak apur bat zorabiatu egiten du. Mundu osoko jatorrizko herrietako ordezkariak eta estatuetako ordezkariak areto berean. 600 pertsona inguru. Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Munduko Herri Indigenen gaiaren biltzarra.

Giza espeziearen aurpegikera guztiak areto bakar batean ikusteak halako zirrara bat sortzen dit. Azalaren gama guztiak, artikoko samien zuritik sabanako masaien beltzera. Aurpegien aldaera guztiak, borobiletik zorrotzera. Hala gertatzen da jantziekin ere. Erdiak inguru mendebaldeko ohiko jantziz edo gorbataz, eta gainerakoen artean, inoiz burutik pasa gabeko arropa eta apaindura-aniztasuna. Jatorrizko herrian dotoretzat duten indumentariaz etorri dira ordezkari asko, eta mozorro festa baterako okurritzen ere zaila den plantak gurutzatzen dira hemen, txaketa, soineko, manta, turbante eta kate, luma eta txapelen artean. Ez da erraza herri baten dotorezia-sena ulertzea, baina bada denetan zerbait ederra, jantzi landuok estetikaren hautapen naturalak sortutako barietateak balira moduan.

Testua hemen aurkituko duzue osorik.

NBEko foru honetan Garabide Elkarteak irakurtzekoa zuen adierazpena, berriz, hemensakatuta.

Material osagarria:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude