Moda-modako soziolinguista da Marina Massaguer. Umorez diot, baina errespetu osoz eta inolako ironiarik gabe. Ezetz asmatu hilabete exkaxean zenbat aldiz agertu zaidan sareetan? Bat-bi-hiru-lau?
Bai horixe, 4 aldiz đ
Bat. Hitzaldi zoragarria eman zuen Udaltopen. Hitzaldia grabatua geratu da [https://www.udaltop.eus/eu/multimedia] eta ponentzia ere irakurgai duzue [https://www.udaltop.eus/eu/dokumentuak].
Bi. Batzuetan polita da testu “akademiko” horiek kazetari baten filtrotik pasatzen direnean. Bestelako ñabardurak agertzen dira… baita, sarritan, litekeena da pertsona hori gehiago “bustitzea”. #Berria egunkarian elkarrizketa luze bat argitaratu zuten aste horretan bertan. Hemen: «Euskaldunik ezagutzen ez baduzu, ez duzu hitz egingo, eta, areago, erresistentziak jarriko dituzu»
Hiru. Ămnium erakundeak Guillem AgullĂł eskola antolatzen du. Badu podcast bat aktualitate politikoa lantzen duena: âCom dir-tâhoâ. Azken atalak “Fer crĂ©ixer el catalĂ “ izan du izenburua: Marina Massaguer, Avel·lĂ Flors eta Eloi GummĂ ren arteko mahai-inguru bat.
Lau. Interaccio kultura-politikei buruzko gogoeta eta eztabaida espazio bat da, agintari eta profesionalei zuzendua. Bartzelonako Diputazioak antolatzen du. Webgune interesgarria dute, eta , tarteka, kultura arloko pertsona esanguruak elkarrizketatzen dituzte. Berriki Marina Massaguer-i egin diote elkarrizketa: âLâobjectiu ha de ser que als territoris catalanoparlants el catalĂ esdevingui una llengua per a tothom’. Amaieran Isidor MarĂ soziolinguistaren esaldi borobil horietako bat ageri da: “el futur de la llengua no es pronostica, sinĂł que es construeix” (hizkuntzaren etorkizuna ez da pronostikatu behar, baizik eta eraiki).
Denak interesgarri! Baina azken aldian irakurri dizkiodan horien guztien artean emantzipazio bikoitzaren ideia interesatu zait bereziki. Buruan grabatu beharko genukeen ideia bat iruditzen zait.Â
Haren ustez hizkuntza politikak bi aldiz izan behar dira emantzipatzaileak: batetik, bertako hiztunak ahaldundu behar dituzte, baina baita hizkuntza hori ikasten ari direnak edota ikasiko dutenak ere. Bere ustez, segregazio soziala eta sumisio linguistikoa txanpon beraren bi aldeak dira. Agian asko esatea da, baina nik honela formulatuko nuke: “Segregazio sozialari aurre egin nahi dion politika ez da egokia izango, hizkuntza gutxituaren egoerari ere mesede egiten ez badio. Era berean, sumisio linguistikoari aurre egin nahi dion politika ere ez da egokia izango, segregazio sozialari ere aurre egiten ez badio.”
Asko esatea al da?