Albisteak

Nawat hizkuntzako lehen eskola murgiltze eredurantz

2019/12/17

Azaroko bigarren hamabostaldian Eskoriatzako (Gipuzkoa) Luis Ezeiza ikastetxeko bi irakasle Cuetzalanen (Mexiko) izan dira eta, zehatzago, Tosepan kooperatiba taldeko eskolan. Interesgarria iruditu zaigu esperientzian parte hartzen ari diren Arrate Landari eta Maika Uribesalgori elkarrizketa txiki bat egitea.

  • Zer dela eta  egon berri zarete Eskoriatzako Luis Ezeiza ikastetxeko 2 irakasle Mexikoko Tosepan eskolan?

Garabiden eskutik, Cuetzalanen eta bere inguruan hitz egiten den nawata berreskuratzeko edo ez galtzeko, Tosepan Kalnemaxtiloyan eskolako langileei eta zuzendariari murgiltze plana ezartzeko ereduak azaltzen eta hau burutzeko behar diren gutxieneko baldintzak mahai gainean jartzen egon gara bertan.

  • Zein da eskolan egin duzuen lan nagusia?

Lehenengo behatu beraiei egoeraz jabetzeko, gero gure murgiltze eredua azaldu eta gure ibilbidean aurrera egiteko garrantzitsuak izan diren akordioak, aldaketak (metodologia, antolaketa), dokumentuak (Hizkuntza eta curriculum Proiektuak)… irakasleekin partekatu ditugu.

  • Eskolan edo bere ingurunean zerbaitek harritu zaituzte?

Murgiltze plana aurrera eramateko duten gogoa bai irakasleek, bai gurasoek eta irakasle guztiek nawata hitz egiteak. Bi baldintza garrantzitsu betetzen dituzten arren pauso dezente gelditzen zaie oraindik,  batez ere metodologia, antolaketa eta formakuntza arloetan. Gainera, Tosepan kooperatiba taldeak gazteen formakuntzan egiten duen lanak harritu gaitu. 

  • Merezi izan du ahaleginak?

Bai, esperientzia polita izan da eta emaitza baikorrak ikustea, gustatuko litzaiguke

  • Aurrera begira bada gaiari jarraipena emateko asmorik?

Gure aldetik bai, laguntzeko prest gaude.

 
 

Erlazionatutako proiektua

Erlazionatutako hizkuntza komunitateak

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus