Albisteak

Kaxubiarrak ere KORRIKA

2017/03/02

Hizkuntza gutxituak sasoian! Maputxeen mapuzugunaren aldeko martxarekin hasi genuen urtea, kaxubiarrek lekukoa hartuko dute martxoaren 18an eta gurean ez dabil urrunegi Korrika.

Kaxubiarren "Elkartasunaren Lasterketa"-ren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta Władysławowo herrian ospatuko dute Kaxubiarren Aberri Egunaren bezperan, Kaszebsko Jednota elkarteak eta bertako udalak antolatuta. Hiru lasterketa egingo dituzte: haurrentzat 1238 metrokoa, hasiberrientzat 5 kilometrokoa eta aurreko edizioan erronka gogorragoa eskatu zutenentzat baita 10 kilometrokoa ere. Azken honetarako Władysławowo motz gelditu zitzaien, nonbait, eta ondoko herria, Chłapowo, zeharkatu beharko dute parte hartzaileek. Arratsalderako plana ere egina dute: marrazki lehiaketa gazteentzat eta antzerkia helduentzat. Dagoeneko 150 pertsonek eman dute izena, badira #BatZuk!

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus