Albisteak

IKASTALDIAREN AGUR EKITALDIA ASTELEHENEAN

2019/10/24

Jakingo duzuen bezala Garabiden Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldian murgilduta gabiltza urrian zehar. Labur-labur gogora ekartzeko, hizkuntza gutxituetako 16 agintariri zuzendutako formazio programa honek barne hartzen ditu 180 klase ordu (euskalgintzako zenbait ordezkari irakasle lanetan jarrita), euskararen biziberritzean lanean ari(tu) diren eragileei bisita didaktikoak eta sentsibilizazio ekintzak euskal gizartera hurbiltzeko (mahai-inguruak, proiekzioak...). Garabidek egiten duen hizkuntza lankidetza, azken finean, hizkuntza gutxituen arteko esperientzia trukean oinarrituta baitago. Egindakoaren berri astelehenero ematen dizuegu gure webguneko kroniketan, bideo laburpena barne, eta egunez-egun sare sozialetan (Twitter eta Facebook), zein Ikastaldi Trinkoaren jarraipen blogean

Urria eta, beraz, Ikastaldia bera bukatzear dago eta, hain zuzen ere, horregatik urriaren 28an, 18:00an eta Aretxabaletako ARKUPE aretoan ospatuko dugun agur ekitaldira hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu. Honen bidez, alde batetik, Ikastaldiari babesa eman diotenei eskerrak eman nahi dizkiegu eta, bestetik, garabidetar guztiak batu nahi zaituztegu familiara bildu eta 16 agintariak giro goxoan agurtzeko.

Programa hau izango da: 18:00an elkartu eta sarrerako hitzak entzun ondoren banan-banan hartuko dute hitza aktibistek eta Garabideren laguntzaileen ordezkariek. Ekitaldia kantua borobilduko dugu eta etxera bueltatu baino lehen, 19:30ak aldera, mokadutxo bat egiteko tartea izango dugu.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ordura arte!

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus