Albisteak

Euskera simita quichwa simita ima kallpachaymanta tinku euskara eta ketxua biziberritzeko topaketa

2021/07/06

37 dira Bolivian bizi diren komunitate linguistikoak eta aipagarria da beraien oraina eta etorkizuna ziurtatzeko aurrera eramaten ari diren jarduna. Testuinguru horretan ulertu behar dugu duela 10 urte baino gehiago GARABIDE Elkarteak guarani eta ketxua komunitateekin, batez ere formazio mailan, izan dugun  hartu-emana. Ahalegin hori begi-bistako emaitzak ematen ari da eta horietako bat da aurkezten dugun topaketa.

Topaketaren helburua “hizkuntzen biziberritzearen gakoak” aztertzea da: Euskal Herriko esperientzia aztertzea eta boliviar hizkuntza komunitateen jarduna norabide egokian jartzea

Ekimena oso esanguratsua da eta hona hemen beraren inguruko informazioa:

  • Egunak: uztailaren 6, 7 eta 8an
  • Ordua: 10:00tik – 12:00  (Euskal Herriko 16:00 – 18.00)
  • On-line izango da: ZOOM eta FACEBOOK LIVEren bidez

 

Izena emateko helbidea:

https://docs.google.com/forms/d/1SZBdgz5bMn2zLKdHf3MIjE_4MTkZLlcGUkNi8Z2iuzQ/viewform?edit_requested=true

 

Izena eman gabe parte hartzeko helbidea:

https://www.garabide.eus/quechua-euskaldunak-topaketa

 

  • Parte hartuko duten hizlariak: 14 pertsona (9 boliviar, 4 euskaldun eta kolonbiar (nasa) 1. Aipagarria da parte hartuko duten boliviarren artean Boliviako gobernuko 2 ministro daudela.

 

Hizlari euskaldunak hauek izango dira:

 

  • Jon Sarasua (MUko doktorea eta GARABIDEren sortzaileetako bat)
  • Josune Zabala (Eusko Jaurlaritzaren HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendaria)
  • Sagrario Aleman (EUSKALTZAINDIAko zuzendaritzakidea)
  • Iñaki Martinez de Luna (EHUko irakasle 25 urtez eta GARABIDEko lehendakaria)

 

Antolatzaileak: GARABIDE eta Boliviako 5 entitate hauek: CENAQ, Asociación Cultural Amistad y Ciencia, Consejo de Educación, ILCQ eta Unibol Quechua.

Zure gustukoa izango delakoan parte  hartzera eta interesa izango duten ingurukoei informazioa zabaltzera gonbidatzen zaitugu.

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus