Albisteak

2019, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea

2019/02/08

Hizkuntza funtsezko ardatza da giza eskubideen zaintzaren eremuan eta ez hori bakarrik, gainera, hizkuntza indigenak erabakigarriak dira garapen sozial, ekonomiko eta  politikorako, elkarbizitza baketsurako eta gure gizarteen ekitaterako. Hala eta guztiz ere, munduko hizkuntza gehienak desagertzeko arriskuan daude. Hori dela eta, Nazio Batuen Erakundeak 2019. urtea Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu dute eta datozen hilabeteetan munduko hizkuntza gutxituak babestu, biziberritu eta hedatzeko premiazko neurriak hartzea sustatuko dute. Bakoitza bere garaian azalduko badugu ere, aurreratu dezakegu Garabidek urte honetarako antolatutako ekintzek bi ardatz dituztela: batetik, Euskal Herrian hizkuntza gutxituen aldeko sentsibilizaziorako auzolana eta, bestetik, munduko hizkuntza eragileekin saretzeko ekintzak.

Igarotako otsailaren 1ean, New York-en Nazio Batuek duten egoitzan egin zen Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen inaugurazio ofiziala. Ekitaldi horretan, beste batzuen artean, Elias Caureyek hartu zuen parte. Elias hizkuntza aktibista guarania da eta Garabidek eta Mondragon Unibertsitateak antolatutako Aditu Ikastaroaren III.edizioan parte hartu zuen.   

Lan honen beharra ulertzeko, komeni da gogoratzea hizkuntzaren bidez, munduarekin komunikatzen garela, gure identitatea definitzen dugula, gure kultura eta historia adierazten ditugula, gure giza eskubideak defendatzen ditugula eta, finean, gizartearen aspektu guztietan hartzen dugula parte, bakar batzuk aipatzearren. Hizkuntzaren bidez pertsonek historia babesten dute, euren komunitateetako ohitura eta tradizioak, memoria, pentsamendu, espresio eta esanahi  modu bakarrak. Beraz, hizkuntza etorkizuna eraikitzeko tresna baliotsua da.  

 

Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtearen helburu nagusiak (IYIL2019 ingelesezko sigletan):

Arreta orokorra honako eremuetan enfokatzea

•             hizkuntza indigenek aurrez aurre dituzten arrisku kritikoak.

  •             euren garrantzia garapen jasangarriarentzat, adiskidetasunarentzat, gobernantza egokiarentzat eta bakearen sendotzearentzat. 

Jarraitu beharreko urratsak

•             bizi kalitatea hobetzea. 

•             nazioarteko lankidetza hobetzea. 

•             kulturen arteko elkarrizketa sendotzea.

•             jarraipen kultural eta linguistikoa berrestea.

Gaitasuna handitu…

alde interesatu guztiek, hitz egiten duten pertsonen legezko eskubideekin adostasunean, hizkuntza indigenak lagundu, onartu eta sustatuko duten neurriak hartzea.

 

IYIL2019k  hizkuntza indigenak 5 arlo gako hauetan sustatuko du:

1. Ulermenaren areagotzea, adiskidetzea eta nazioarteko kooperazioa.

2. Ezagutzen trukerako baldintza egokiak sortzea eta hizkuntza indigenekiko praktika onen zabalkundea.

3. Hizkuntza indigenen  integrazioa arauen ezarpenean.

4. Ahalduntzea kapazitate sormenaren bidez

5. Hazkundea eta garapena ezagutza berriak egitetik. 

 

Nazioarteko urte bat mundu mailako interesa duen gai baten inguruan kontzientziatzeko eta mundu mailan lan koordinatua egiteko eragile ezberdinak mobilizatzeko mekanismo garrantzitsua da. 2016. urtean, Nazio Batuetako Batzar Orokorrak  ebazpen bat onartu zuen eta bertan, Hizkuntza Indigenekiko Foro Iraunkorrak egindako gomendioan oinarrituz, 2019. urtea Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu zen.  Une horretan Foroak azaldu zuen munduan hitz egiten diren 6.700 hizkuntzen %40a desagertzeko arriskuan zegoela. Horietako gehienak hizkuntza indigenak direnez arriskuan jartzen ditu euren kultura eta ezagutza sistemak.   

Zapalkuntza mota ugarik zeharkatzen badituzte ere, herri indigenetako asko liderrak dira zenbait alorretan, hala nola, ingurugiroaren zaintzan eta, gainera, ezagutza eta komunikazio sistema konplexuak dituzten hizkuntzen jabe dira eta, ildo horretatik, hizkuntza horiek garapenerako baliabide nazional estrategiko gisa onartu behar dira.  Era berean, herri indigenek  milaka urtetan bizirik mantendu diren kultura, ohitura eta balio lokalak sustatzen dituzte. Hizkuntza indigenek lagundu egiten dute mundu mailako aniztasun kulturalaren trama aberatsa. Beraiek gabe mundua askoz txiroagoa izango litzateke.

2019an ospatzen ari den Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urteak hizkuntza indigenak lagundu eta hiztunen bizi kalitatea hobetu nahi ditu.  Era berean Herri Indigenen Eskubideen gaineko Nazio Batuen Adierazpenean eta Garapen Jasangarrirako 2030 agendan finkatutako helburuen lorpenean lagundu nahi du. Halaber, ospakizun honek komunitate internazionalak  hartutako  tresna ugariak indartzea aurreikusten da, hizkuntzak babesteko eta sustatzeko  disposizio zehatzak  barne hartuta. 

Erlazionatutako proiektua

facebook
0
twitter
Iruzkinak
0
Lagun bati bidali

 

 2020 Garabide

Larrin Plaza 1, 20550 Aretxabaleta, Gipuzkoa
688 63 24 33 / 943 250 397
garabide[arroba]garabide[puntu]eus