{"id":208,"date":"2018-10-03T18:43:32","date_gmt":"2018-10-03T17:43:32","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/?p=208"},"modified":"2018-11-13T16:13:21","modified_gmt":"2018-11-13T15:13:21","slug":"urriak-3-asteazkena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/2018\/10\/03\/urriak-3-asteazkena\/","title":{"rendered":"Anabasa"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: right;\"><em>Andoni Barre\u00f1a<\/em><\/p>\n<p>Eguna argitu ahala Aretxabaletako MUren egoitzara hurreratzean, <em>puama che\u00efru <\/em>atera zait lagun <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/guarani\">guaraniak<\/a> ikusita, zerbait kostata, jakina. Segidan <em>puama che\u00efrureta <\/em>ahoskatu dut, lagun bi direla jabetzean eta pluraleko forma erabili behar dudala ohartzean.<\/p>\n<p>Handik gutxira beste agur bat behar izan dut, agurrak zehatza izanik, hiru lagun maia hurbiltzen ikusi baititut. Baina zein ote dira agur egokiak? <em>Xsaq\u00e4r, saqarik, b\u2019anu <\/em>ala<em> ma\u2019alob k\u2019iin<\/em>? &#8211;<a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/kaqchikela\">kaqchikela<\/a>, k\u2019ich\u2019ea, q\u2019echi\u2019a, <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/yukatango-maia\">mayat\u2019aana<\/a>-.<\/p>\n<p><em>B\u2019anu<\/em>! Esan dut, eta <em>ma\u2019alob k\u2019iin ti tul\u00e1akale\u2019ex<\/em> erantzun dit batek, mayat\u2019aan hizkuntza erabiliz, eta <em>xsaq\u00e4r<\/em> besteek. <em>Egun on<\/em> ere gaineratu dute.<\/p>\n<p>Hotz dela eta ea hemendik aurrera horrelakoa izango den aroa galdetu didate. Ez dut gogoan zer erantzun diedan.<\/p>\n<p>Ikasgelara sartzean, <em>egun on<\/em> entzun dut, eta nik, duda izan ondoren, <em>mari mari konpuche, imanalla mashikuna <\/em>eta <em>ma\u2019kwe pe\u2019te<\/em> esan dut &#8211;<a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/maputxea\">mapuzungunez<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/kitxua\">kichwaz<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/nasa-yuwea\">nasa yuwez<\/a>-.<\/p>\n<p>Nire garunak eztanda egin dit, edo matxinatu egin zait, edo beharbada buxatu zait. Hainbatean, gainezka ere izan dezaket.<\/p>\n<p>Kontua da <em>rojbas, shaba una numam<\/em><em>\u0113<\/em> eta<em> tanesik<\/em> agurrak ez ditudala erabili -kurdueraz, h\u00e3txa ku\u0129z, <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/euskara\/hizkuntza-komunitateak\/nahuatla\">nahuataz<\/a>-.<\/p>\n<p>Hizkuntza anabasa honetan, anabasa aberasgarri honetan, burura etorri zait orain dela 15en bat urte Stella Gonz\u00e1lez hizkuntzalari kolonbiarrak kontatutakoa. Kolonbiako Amazonia inguruan, Vaup\u00e9s ibaiaren ertzean dagoen 200 bizilagun dituen herrixka batean 10en bat hizkuntza egiten ei dituztela, eta bertako emakumeak, arropak garbitzen elkartzen direnean, elkarrizketa bakoitzak berea erabiliz izaten ei dela, eta ez ei dutela arazorik izaten, denek denenak ulertu egiten dituztelako.<\/p>\n<p>Amazoniako emakume indigenen garuna beharko nuke neuk ere.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Andoni Barre\u00f1a Eguna argitu ahala Aretxabaletako MUren egoitzara hurreratzean, puama che\u00efru atera zait lagun guaraniak ikusita, zerbait kostata, jakina. Segidan puama che\u00efrureta ahoskatu dut, lagun bi direla jabetzean eta pluraleko forma erabili behar dudala ohartzean. Handik gutxira beste agur bat &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/2018\/10\/03\/urriak-3-asteazkena\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/208"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=208"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/208\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":386,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/208\/revisions\/386"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=208"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=208"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=208"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}