{"id":119,"date":"2016-11-07T11:31:19","date_gmt":"2016-11-07T10:31:19","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/?p=119"},"modified":"2016-11-07T20:29:55","modified_gmt":"2016-11-07T19:29:55","slug":"eta-biziberritzearen-brujulak-iparraldera-eraman-gintuen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/2016\/11\/07\/eta-biziberritzearen-brujulak-iparraldera-eraman-gintuen\/","title":{"rendered":"Eta biziberritzearen brujulak iparraldera eraman gintuen"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: right;\">[<a href=\"https:\/\/twitter.com\/bgaraio\">Be\u00f1at Garaio<\/a>ren kronika]<\/p>\n<p>Aste apur bat arraroa izan zen, astearteko jai egunarekin lanerako erritmoa apaldu behar izan genuelako. Ordainetan, irteera gehiago (gehiago?) egin genituen eta ezin esan interesgarriak izan ez zirenik.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-02-at-10.35.33.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-59\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-02-at-10.35.33-1024x712.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-02 at 10.35.33\" width=\"584\" height=\"406\" \/><\/a><\/p>\n<p>Asteazkenean Nafarroa aldean izan ginen, Tafallan, hain zuzen. Goizean<br \/>\n<a href=\"http:\/\/www.tafallakoikastola.com\/eu\/index.asp\">Tafallako Ikastolara<\/a> joan ginen eta izugarrizko harrera egin ziguten<br \/>\nbertako ikasle eta irakasleek: dantzak, janaria, borondate ezinhobea<br \/>\nistorioak eta ikuspegiak partekatzeko,&#8230; Arratsaldean, berriz, <a href=\"http:\/\/www.txalaparta.eus\/?Lang=EU\">Txalaparta<\/a><br \/>\nargitaletxera joan ginen, horrelako testuinguru batean euskal argitaletxe<br \/>\nbat nola abiatu eta sendotu daitekeen jakiteko. Bisita honek ere bazuen<br \/>\nbere indarra gure ikasle-partaideentzako, izan ere, Euskal Herrira etorri<br \/>\nzirenean batzuk argitaletxe bat sortzeko interesa azaldu zuten.<\/p>\n<p>Ostegunean ere kanpoan izan ginen, <a href=\"http:\/\/www.mintzola.eus\/eu\">Mintzola Fundazioan<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.ekogunea.eus\/\">Ekogunean<\/a>, hain zuzen ere. Goizean, hortaz, Villabona aldean izan ginen Bertsozale<br \/>\nElkartearen eta Mintzola Fundazioaren egoitza ikusgarria ezagutzen. <a href=\"http:\/\/bdb.bertsozale.eus\/web\/haitzondo\/view\/109-karlos-aizpurua\">Karlos Aizpurua<\/a> gidari genuela, bertsogintzaren nondik norakoak ezagutu genituen, Mintzolak transmisioa eta dibulgazioarengatik egindako guztia ezagutzeaz gain. Artxiboa ikusteko aukera izan genuen eta historian grabatutako lehen bertso biniloa ere ikutu genuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-11.05.45.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-62\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-11.05.45-1024x768.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 11.05.45\" width=\"584\" height=\"438\" \/><\/a><br \/>\nArratsaldean, berriz, Ekogunera joan ginen eta ekologiak eta aniztasunak<br \/>\nduen garrantziaz jabetu ginen, baita &#8220;balio gainbehera&#8221; hau iraultzeko<br \/>\nzertzelada batzuk jaso ere.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-11.04.59-1.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-61\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-11.04.59-1-1024x768.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 11.04.59\" width=\"584\" height=\"438\" \/><\/a><\/p>\n<p>Ostiral goizean hasi zen gure asteburua, ordea, Iparraldera joan baikinen<br \/>\nberehala. Asteburu osoan Seaskako <a href=\"http:\/\/sustatu.eus\/bagera\/1421063306\">Xan Aire<\/a> lagun eta gidari genuela,<br \/>\nBiriatuko ikastola eta Baionako kolegioa eta lizeoa bisitatu genituen.<\/p>\n<div id=\"attachment_64\" style=\"width: 594px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-037-at-10.49.59.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-64\" class=\"wp-image-64 size-large\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-037-at-10.49.59-1024x307.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-037 at 10.49.59\" width=\"584\" height=\"175\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-64\" class=\"wp-caption-text\">Urte bete duen Biriatuko Ikastolan<\/p><\/div>\n<blockquote>\n<p style=\"text-align: right;\">&#8220;Gure haurrei ze hizkuntza utziko diegun pentsatu behar dugu, baina gure hizkuntzari nolako haurrak utziko dizkiogun ere&#8221;<br \/>\n&#8211; Xan Aire<\/p>\n<\/blockquote>\n<div id=\"attachment_65\" style=\"width: 594px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.57.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-65\" class=\"wp-image-65 size-large\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.57-1024x768.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.57\" width=\"584\" height=\"438\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-65\" class=\"wp-caption-text\">Gabriel nahuatl-ak Biriatuko haurrei nahuatlerazko kanta bat oparitu zien<\/p><\/div>\n<div id=\"attachment_66\" style=\"width: 594px\" class=\"wp-caption alignnone\"><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.3325.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" aria-describedby=\"caption-attachment-66\" class=\"wp-image-66 size-large\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.3325-1024x559.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.3325\" width=\"584\" height=\"319\" \/><\/a><p id=\"caption-attachment-66\" class=\"wp-caption-text\">Baionako Etxepare lizeoan esperientziak elkarbanatzen<\/p><\/div>\n<p>Interesgarria izan zen Iparralden ikusitako irudi hau Aditu Ikastaroko<br \/>\npartaideekin partekatzea, ikastola hauek testuinguru oldarkor eta zailago<br \/>\nbatean baitaude. Hori izan zen, oro har, ikasle askoren gogoeta asteburua<br \/>\namaitzean: &#8220;<strong>Iparralderekin ezaugarri gehiago partekatzen ditugu eta hemen <\/strong><strong>ikusitakoaz abiatu beharko ginateke<\/strong>&#8220;.<\/p>\n<p>Edonola ere, ostiralean bertan <a href=\"http:\/\/www.lurrama.org\/harrera.html\">Lurrama <\/a>Laborantza iraunkorraren azokara\u00a0ere joan ginen, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatzen du ekimena eta Ekogunean jasotakoa beste esparru batean zabaltzeko eta lurraren eta hizkuntzaren arteko lotura estutzeko balio izan zigun.<\/p>\n<p>Larunbat goizean Amikuzera joan ginen eta bertako ikastolako <em>Euskaraz bizi<\/em> komisioko Laida Harluxete gurasoarekin egoteko plazerra izan genuen.<\/p>\n<p>Bertan aipatu genuen hizkuntzaren berreskuratzea ez dela hezkuntzari mugatzen, baizik eta gurasoek eta orokorki jendarteak ere zer-egina daukatela.<\/p>\n<p>Horretaz, bertzeak bertze ari ginen <a href=\"http:\/\/zabalik-amikuze.com\/\">Zabalik <\/a>elkarteko kideekin ere (Mattin Irigoien, Jean-Mixel Poxelu eta Jean-Claude Maillarin-ekin).<\/p>\n<p>Amikuzeko euskara elkartea eta Urepeleko <a href=\"https:\/\/www.facebook.com\/adur.elkartea\/\">Adur Euskara elkartea<\/a> dira Iparraldeko bakarrak eta guk biak ezagutzeko abagunea izan genuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.078.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-67\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.078-1024x449.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.078\" width=\"584\" height=\"256\" \/><\/a><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.0\u00ba7.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-68\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-10.49.0\u00ba7-1024x768.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 10.49.0\u00ba7\" width=\"584\" height=\"438\" \/><\/a><\/p>\n<p>Are gehiago, euskararen aldeko mugimendua diskurtso eta ideologia mailan zokoratuta dagoenez, biak halako biak irtenbide eta ikuspegi berriak gogoetatzen ari dira hizkuntzaren biziberritzearen alde eta ikasketa polita izan zen.<\/p>\n<p>Horretaz gain, Urepelen hitzaldi bat eman zuten Xan (Adur-en partez,<br \/>\noraingoan), Garabideko Maddi eta gurekin dauden kide aimara eta baribarrak, hizkuntza gutxituen egoerak partekatzen dituen egoera asko daudela ikusarazteko. Giro atsegina eta kitzikagarria izan zen Urepeleko eskolan bizitakoa eta herritarrekin mahai inguru polita izan genuen.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-09.11.03.jpeg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-69\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/wp-content\/uploads\/2016\/11\/WhatsApp-Image-2016-11-07-at-09.11.03-1024x576.jpeg\" alt=\"WhatsApp Image 2016-11-07 at 09.11.03\" width=\"584\" height=\"329\" \/><\/a><br \/>\nEgunari amaiera emateko, Bankara joan ginen herrikoekin batera parranda<br \/>\nederra botatzeko: zenbat dantza, kantu eta algara!<\/p>\n<p>Asteburuari amaiera emateko, igandean Esnazun bazkaldu genuen, janari goxo eta paraje ezin hobe batean, eta Xan bera eta Garabideko Karine agurtu ondoren itzuli ginen Eskoriatzara, gaurtik aurrera badugu eta nahikoa lan eta eskola!<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>[Be\u00f1at Garaioren kronika] Aste apur bat arraroa izan zen, astearteko jai egunarekin lanerako erritmoa apaldu behar izan genuelako. Ordainetan, irteera gehiago (gehiago?) egin genituen eta ezin esan interesgarriak izan ez zirenik. Asteazkenean Nafarroa aldean izan ginen, Tafallan, hain zuzen. Goizean &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/2016\/11\/07\/eta-biziberritzearen-brujulak-iparraldera-eraman-gintuen\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":8,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/119"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/users\/8"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=119"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/119\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":124,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/119\/revisions\/124"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=119"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=119"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/hizkuntza-biziberritzeko-estrategiak\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=119"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}