{"id":744,"date":"2016-09-29T19:22:12","date_gmt":"2016-09-29T19:22:12","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=744"},"modified":"2016-10-02T06:41:05","modified_gmt":"2016-10-02T06:41:05","slug":"identitate-inklusiboak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/09\/29\/identitate-inklusiboak\/","title":{"rendered":"Identitate inklusiboak"},"content":{"rendered":"<p>ELKARRIZKETA EGIN diote Carme Junyenti <a href=\"http:\/\/www.berria.eus\/paperekoa\/1845\/040\/001\/2016-09-27\/gaur_egun_ez_dago_elebakar_izaterik.htm\">@Berria<\/a> egunkarian. Gauza interesgarri\u00a0asko aipatu ditu, baina elkarrizketaren amaieran\u00a0kontatu duen istorioa\u00a0gustatu zait bereziki:<\/p>\n<blockquote><p>Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion galdetu genion. \u00abBai, noski!\u00bb, erantzun zigun. \u00abKatalanez hitz egiten badut, ez naiz horren beltza\u00bb.<\/p><\/blockquote>\n<p>Sarri aipatu izan da <strong><a href=\"http:\/\/allartean.blogspot.com.es\/2012\/09\/tamainak-garrantzia-al-du.html\">hizkuntza<del> txikiek<\/del> ertainek <\/a><\/strong>identitate inklusiboa maite\u00a0dutela. Gogora ekarri dizkit blog zaharrean jasotako bi istorio:<\/p>\n<ul>\n<li>Lehena Herrialde Katalanetan gertatutakoa da. Vicen\u00e7 Villatorok, Ramon Llull institutuko buruak, kontatu zuen <b>gaur8 <\/b>agerkarian:<\/li>\n<\/ul>\n<div>\n<blockquote class=\"tr_bq\"><p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/390_1326708035guillem_defak.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignright wp-image-751 \" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/390_1326708035guillem_defak-150x150.jpg\" alt=\"390_1326708035guillem_defak\" width=\"183\" height=\"183\" \/><\/a><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=LxHl7l9xnUg\">Guillen d\u2019Efak <\/a>abeslaria Mallorcako Guardia Zibil baten eta printzesa ginear baten semea zen, eta, politikoki oso zuzena ez den era batean esanda, beltza zen. Eta 60ko hamarkadako Mallorcan pertsona beltz bat ikustea ez zen batere ohikoa. Jakin-mina sortzen zuen. Diotenez, egun batean d\u2019Efak Palmako taberna batean sartu, barrara gerturatu eta katalanez eskatu zuen. Tabernariak, katalanez honek ere, zera erantzun zion:<b> \u00abJauna, hizketan entzun zaitudan arte, beltza zinela uste izan dut\u00bb.<\/b> Hau da, mallorkeraz mintzatzen bazara mallorcarra zara, eta, garai hartako tabernari harentzat mallorcarra eta beltza izatea pentsaezina zenez, ez zela beltza izango ondorioztatu zuen.<\/p><\/blockquote>\n<ul>\n<li>Bigarrenak aspaldian AIZU aldizkariak argitaratu zuen bi\u00f1eta batekin du zerikusirik:<\/li>\n<\/ul>\n<\/div>\n<blockquote class=\"tr_bq\"><p>Korrika garaia da. Goian hegazkin bat dago, kearekin mezu bat idazten du zeruan: &#8220;korrika, euskara ez da gelditzen&#8221;. Behean bi goardia zibil, hiztegiarekin, mezua erdaratu nahian: <b>EUSKARA EZ DA GELDITZEN&#8230; EL EUSKARA NOs SEPARA&#8230; \u00a0<\/b><\/p><\/blockquote>\n<p>Eta hala da. Gure burua definitzeko kategorizazio-estrategiak erabiltzen ditugu; kategoriak eraikitzen ditugu (gizonak eta emakumeak; zuriak eta beltzak; erdaldunak eta euskaldunak) eta kategoria bakoitzarekiko balorazioak egiten ditugu, gure pertenentziak erabakitzeko. Gure <b>identitate soziala<\/b> horrela sortzen dugu.<\/p>\n<p>Dakienak badaki prozesu identitarioak garrantzitsuak direla hizkuntzaren normalizazioan.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ELKARRIZKETA EGIN diote Carme Junyenti @Berria egunkarian. Gauza interesgarri\u00a0asko aipatu ditu, baina elkarrizketaren amaieran\u00a0kontatu duen istorioa\u00a0gustatu zait bereziki: Ikerlan batean zenbait haurrekin hitz egin genuen. Bat Katalunian jaioa zen, Gambiako bikote baten semea, 7 urtekoa. Katalana garrantzitsua iruditzen ote zitzaion &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/09\/29\/identitate-inklusiboak\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[21,85],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=744"}],"version-history":[{"count":13,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":760,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/744\/revisions\/760"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=744"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=744"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=744"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}