{"id":727,"date":"2016-09-24T15:34:51","date_gmt":"2016-09-24T15:34:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=727"},"modified":"2016-09-28T19:21:02","modified_gmt":"2016-09-28T19:21:02","slug":"hizkuntzak-nola-akatzen-diren-carme-junyent-en-hitzaldia","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/09\/24\/hizkuntzak-nola-akatzen-diren-carme-junyent-en-hitzaldia\/","title":{"rendered":"Hizkuntzak nola akabatzen diren. Carme Junyent-en hitzaldia"},"content":{"rendered":"<p>AURREKO ASTEAN <strong>Carme Junyet<\/strong> irakaslearen hitzaldi bat entzuteko aukera izan dut. Hizkuntzen galerari buruz hitz egin\u00a0du, baina baita\u00a0askoz gauza gehiagori buruz ere.\u00a0Mundiala da emakumea!<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-729 size-medium alignright\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6-300x300.jpg\" alt=\"Cs4SZYOWgAAE2U6\" width=\"300\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6-300x300.jpg 300w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6-150x150.jpg 150w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6-768x768.jpg 768w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6-1024x1024.jpg 1024w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/09\/Cs4SZYOWgAAE2U6.jpg 1200w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Apunte gutxi batzuk hartu, eta jaso bezala ekarri ditut, gehiegi landu gabe. Hona:<\/p>\n<ul>\n<li>Hizkuntza baten heriotzak <strong>hiru fase<\/strong> ditu: (a) komunitatea erabat <strong>elebiduntzea<\/strong>; (b) <strong>transmisioa etetea<\/strong>; (c) <strong>azken hiztunak<\/strong> (heriotza). Munduan 6000 hizkuntza dagoela kalkulatzen baldin bada, horietatik % 40 (a) fasean daude, % 40 (b) fasean eta % 10 (c) fasean. Kalkula ezazue, bada, zenbat hizkuntza\u00a0dagoen arriskutik kanpo.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Oro har prozesua luzea izan ohi da; hainbat mende iraun dezake. Adi egotea komeni da; teorian bederen, lau belaunaldi nahiko izan baitaitezke hizkuntza bat desagertzeko.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Hizkuntzak ez dira hiltzen arrazoi linguistikoengatik<\/strong>. Arrazoiak beste inon bilatu behar dira. Orobat honako hauetako\u00a0bat izango da (edo bat baino gehiago): (a) genozidioa; (b) transmisioaren eten behartua; (c) hizkuntzaren eta lurraldearen arteko harremana haustea; (d) hezkuntzan hizkuntza menderatzaileari nagusitasuna ematea; (e) hiztunen marginazioa&#8230;<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Hezkuntzari gagozkiola, bada hor <strong>paradoxa triste\u00a0bat<\/strong>: izan ere, hezkuntza oso tresna eraginkorra izan da hizkuntzak ordezteko; baina hizkuntza gutxitua biziberritzeko ez du eraginkortasun bera erakutsi.<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li>Bartzelonatik gertu dagoen Masquefa herrian jaio\u00a0da Carme.\u00a0Bertan bizi den emakume baten kasua kontatu du:\u00a0lehen hizkuntzak\u00a0guarani eta portugesa ditu (Brasileko mugatik gertu dagoen herri batekoa delako);\u00a0Kataluniara etorrita, gaztelania ikasi zuen, bertako guztiek horrela\u00a0egiten ziotelako. Orain seme-alabekin katalanez jardutea erabaki du, katalanez eskolatu arren, eskolan gaztelania\u00a0ikasi\u00a0dutelako. Honela kontatu zuen\u00a0twitter-en:<\/li>\n<\/ul>\n<blockquote class=\"twitter-tweet\">\n<p dir=\"ltr\" lang=\"und\">Una noia guaran\u00ed em diu que parla en catal\u00e0 a les seves filles perqu\u00e8 vol que l&#8217;aprenguin. El castell\u00e0 ja el parlen a l&#8217;escola.\u00a0\u2014 M. Carme Junyent (@CarmeJunyent) <a href=\"https:\/\/twitter.com\/CarmeJunyent\/status\/764344472566128644\">2016(e)ko abuztuak 13<\/a><\/p>\n<\/blockquote>\n<ul>\n<li>Feministatzat du bere burua, baina kritikoa da hizkuntza\u00a0ez sexista osatzeko egiten ari diren proposamenekin. Hizkuntzalaria izanik, uste du gehiegizko interbentzionismoa dela hizkuntza horrela egokitu nahi izatea. Alde horretatik, kritika ugari\u00a0jaso ditu.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Hitzaldia <a class=\"twitter-hashtag pretty-link js-nav\" href=\"https:\/\/twitter.com\/hashtag\/HitzAdinaMintzo?src=hash\"><s>#<\/s><b>HitzAdinaMintzo<\/b><\/a>\u00a0zikloaren\u00a0baitan antolatu da. Iazko hitzaldi guztiak egitasmoaren\u00a0blogean daude ikusgai:<strong> <a href=\"http:\/\/hitzadinamintzo.blogspot.com.es\">hitzadinamintzo.blogspot.com.es<\/a><\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>AURREKO ASTEAN Carme Junyet irakaslearen hitzaldi bat entzuteko aukera izan dut. Hizkuntzen galerari buruz hitz egin\u00a0du, baina baita\u00a0askoz gauza gehiagori buruz ere.\u00a0Mundiala da emakumea! Apunte gutxi batzuk hartu, eta jaso bezala ekarri ditut, gehiegi landu gabe. Hona: Hizkuntza baten heriotzak &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/09\/24\/hizkuntzak-nola-akatzen-diren-carme-junyent-en-hitzaldia\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[84,21,69],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/727"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=727"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/727\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":747,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/727\/revisions\/747"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=727"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=727"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=727"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}