{"id":574,"date":"2016-06-05T06:42:51","date_gmt":"2016-06-05T06:42:51","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=574"},"modified":"2016-06-05T14:01:12","modified_gmt":"2016-06-05T14:01:12","slug":"hizkuntzaren-historia-sozialaz-eta-bi","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/06\/05\/hizkuntzaren-historia-sozialaz-eta-bi\/","title":{"rendered":"Hizkuntzen historia sozialaz (eta bi)"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/pageHeaderTitleImage_ca_ES.png\" rel=\"attachment wp-att-581\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-581 alignleft\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/pageHeaderTitleImage_ca_ES.png\" alt=\"pageHeaderTitleImage_ca_ES\" width=\"166\" height=\"105\" \/><\/a>Euskaltzaindiak euskararen historia soziala lantzeko atondu duen eredu metodologikoaz aritu nintzen aurreko sarreran. Hizkuntzaren historia soziala zientzia denez, metodoa ezinbestekoa dela defendatzen zuen Zalbidek<\/p>\n<p>Zientzia soilik\u00a0ez, hizkuntzaren historia soziala<strong> borroka politikorako arma ere bada<\/strong>. Akordatzen? Orain dela urte batzuk, bere hitzaldi solemne horietako batean, historia berridatzi nahi izan zuen Juan Carlos I-k, eta gaztelania ez ziren hizkuntzen aurkako errepresioa ukatu. Emili Boix-Fuster soziolinguista katalanak gogorarazi\u00a0du, <strong>LSC<\/strong> aldizkariak\u00a0historia sozialaz\u00a0argitaratu duen\u00a0ale monografikoaren hitzaurrean.<\/p>\n<p>LSC,\u00a0Llengua, societat i comunicaci\u00f3, Bartzelonako unibertsitatearen aldizkari bat da, fenomeno soziolinguistikoak eta komunikatiboak lantzen dituena. Historia sozialari buruzko ale horretan\u00a0aurkitu ditudan ideia interesgarri batzuk\u00a0ekarri nahi ditut hona.<\/p>\n<p><strong>[baga]<\/strong><\/p>\n<p>Katalanaren historia garaikidea <strong>paradoxikoa<\/strong> dela dio aldizkariak. Atzera begiratu eta bateratsu ikusten dira <strong>hizkuntza ordezkapenaren zantzuak<\/strong> eta<strong> bizitasun kulturalaren adierazgarriak<\/strong>.<\/p>\n<p>Ikuspegi soziohistoriko batetik, Europan<strong> hiru\u00a0iraultza ekolinguistiko<\/strong> handi izan direla\u00a0azaltzen du testuak. Lehena erdi aroan izan zen, herri xehearen hizkuntzak idazten hasi zirenean. Bigarrena XV. eta XVI. mendeetan, lehengo hizkuntza xehe horiek, kasu batzuetan, garaiko monarkia absolutuen hizkuntza bihurtu zirenean; horrek Europako espazio komunikatiboaren segmentazioa ekarri baituzen. Hirugarrena, iraultza liberal burgesen ondoren, hizkuntza horietako batzuk hizkuntza nazionalak izatera iritsi zirenean.<\/p>\n<p>Katalanaren arazoa\u00a0\u2014eta Europako hizkuntza minorizatu askorena\u2014 hor datza: Europako bigarren eta hirugarren<strong> iraultza ekolinguistiko horietatik kanpo<\/strong> geratu izana.<\/p>\n<p><strong>[biga]<br \/>\n<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-587 alignright\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana-181x300.jpg\" alt=\"llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana\" width=\"181\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana-181x300.jpg 181w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana-768x1275.jpg 768w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana-617x1024.jpg 617w, https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2016\/06\/llibre-historia-social-i-politica-de-la-llengua-catalana.jpg 994w\" sizes=\"(max-width: 181px) 100vw, 181px\" \/>Hizkuntzaren historia soziala\u00a0sarri aktore kolektiboen\u00a0testigantzan oinarritu da: eliteak,<br \/>\neskola edo eliza. Subjektu indibidualen lekukotza integratu beharra azpimarratzen dute. Aneta Pavlenkoren lana aipatzen da, esaterako. Harek AEBetara joan ziren\u00a0immigranteen autobiografiak erabili zituen, pertsona horien\u00a0bizipenetatik abiatuta immigrazioak ingelesa nola ikasi zuen kontatzeko. Hizkuntzaren historia sozialaren erronka hori da:<strong> bizipen pertsonal horiek guztiak bere narratiban integratu<\/strong>, une historiko bakoitzeko marko sozialarekin eta politikoarekin lotuz.<\/p>\n<p>Soziolinguistika garaikideak hiru espazio edo leku aitortzen dizkio\u00a0hizkuntzari: <strong>identitatearen lekua, erresistentziaren lekua <\/strong>eta<strong> elkartasunaren lekua<\/strong>. Subjektu indibidualen lekukotza eta bizipenak biziki\u00a0pertinenteak\u00a0dira\u00a0espazio horiek aztertzeko.<\/p>\n<p><strong>[higa]<\/strong><\/p>\n<p>Katalanaren historia sozialean <strong>hiru fenomeno<\/strong> dago, egungo egoera ulertzeko bide ematen dutenak: (a) <strong>erabilera sozialaren atzerakada<\/strong>; (b) <strong>hizkuntza komunitatearen kohesio falta<\/strong>; (c) <strong>hizkuntzaren barneko aldaketak eta interferentziak ugaritzea<\/strong>. Hiru fenomeno horiek dira, hain zuzen, historian zehar aztertu behar direnak.<\/p>\n<p>&#8212;-<\/p>\n<p>Aldizkariak ideia interesgarri gehiago ditu.\u00a0Nahi baduzue, hemen ikusi ahal duzue oso-osorik:\u00a0<a href=\"http:\/\/www.raco.cat\/index.php\/LSC\/issue\/view\/21338\/showToc\">http:\/\/www.raco.cat\/index.php\/LSC\/issue\/view\/21338\/showToc<\/a><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskaltzaindiak euskararen historia soziala lantzeko atondu duen eredu metodologikoaz aritu nintzen aurreko sarreran. Hizkuntzaren historia soziala zientzia denez, metodoa ezinbestekoa dela defendatzen zuen Zalbidek Zientzia soilik\u00a0ez, hizkuntzaren historia soziala borroka politikorako arma ere bada. Akordatzen? Orain dela urte batzuk, bere &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/06\/05\/hizkuntzaren-historia-sozialaz-eta-bi\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[21,68,27,25],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=574"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":593,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/574\/revisions\/593"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=574"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=574"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=574"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}