{"id":53,"date":"2014-07-08T05:52:52","date_gmt":"2014-07-08T05:52:52","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/07\/08\/dont-call-me-vasco\/"},"modified":"2021-01-13T19:36:17","modified_gmt":"2021-01-13T19:36:17","slug":"dont-call-me-vasco","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/07\/08\/dont-call-me-vasco\/","title":{"rendered":"Don`t call me vasco"},"content":{"rendered":"<div dir=\"ltr\" style=\"text-align: left\">\n<p><span style=\"color: #3366ff\"><strong>BAT<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Kantu hau entzun duzue inoiz? <a href=\"https:\/\/soundcloud.com\/sustraian-records\/dont-call-me-vasco\">DON&#8217;T CALL ME VASCO (soundcloud).<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: left\"><span style=\"color: #3366ff\"><strong><span style=\"background-color: white\">BI<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p>aek-k duela urte askotxo egin zuen kanpaina bat ekartzen dit gogora:<\/p>\n<div style=\"text-align: center\"><b>SER VASCO\/A NO ES SUFICIENTE<\/b><\/div>\n<div style=\"text-align: center\"><b>IZAN EUSKALDUN!<\/b><\/div>\n<div style=\"text-align: center\"><b>EL EUSKERA ES LA DIFERENCIA<\/b><\/div>\n<p>Akordatzen?<\/p>\n<p>Garai hartan euskararen inguruko publizitate gutxixeago egiten zen. Esango nuke euskaltegien matrikulazio kanpainak horregatik zirela esanguratsuak: nonbait, euskararen inguruko diskurtsoaren parte handi bat kanpaina horien bidez definitzen zen urtez urte. Agian gehiegi esatea da, baina nik halako oroitzapena dut.<\/p>\n<p>Kontua da kanpaina horrek <b>haustura txiki bat<\/b> eragin zuela, ordura artekoekin alderatuta. Ordura arteko matrikulazio kanpainak koloretsuak ziren, bizi-biziak, atseginak, &#8220;amableak&#8221;. Kanpaina horrek hainbat <b>kontzientzia astindu<\/b> nahi zuen, eta mezua<b> identitatearen ideia<\/b>ren inguruan oinarritu zuen. Mezuak bazuen halako &#8220;deserosotasun&#8221; puntu bat, baina ondo funtzionatu zuen.<\/p>\n<div class=\"separator\" style=\"clear: both;text-align: center\"><a style=\"margin-left: 1em;margin-right: 1em\" href=\"http:\/\/1.bp.blogspot.com\/-A839vSrR6W4\/U7D2WsFvc_I\/AAAAAAAAAgA\/IUOUKUGjUYQ\/s1600\/C702.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/03\/C702.jpg\" width=\"320\" height=\"112\" border=\"0\" \/><\/a><\/div>\n<p><span style=\"color: #3366ff\"><strong><span style=\"background-color: white\">HIRU<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p><b>Kathryn A. Woolard<\/b> antropologoak defendatzen du hizkuntza baten zilegitasuna bi ideia nagusiren baitan aldarrikatu ohi dela; bi ideologia linguistikoren baitan, alegia: <b>egiazkotasunaren ideologia eta anonimatuarena<\/b>. Hau da, hizkuntza <b>gurea<\/b> delako defendatzen dugu (gure identitatearen adierazpidea) edo <b>denona<\/b> delako (unibertsala, ez inongoa). <b>Hizkuntza propioa<\/b>ren eta <b>hizkuntza komuna<\/b>ren arteko tirabira da, azken batean.<\/p>\n<p>Hizkuntza minorizatuek egiazkotasunaren ideologian oinarritu ohi dute beren estrategia. Hizkuntza hegemonikoek anonimatuan.<\/p>\n<div id=\"ecit1\" style=\"background-color: white;color: #222222;font-family: Arial, Tahoma, Helvetica, FreeSans, sans-serif;font-size: 13px;line-height: 18.479999542236328px\">\n<p><span style=\"color: #3366ff\"><strong><span style=\"background-color: white\">LAU<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<\/div>\n<p>Woolard-ek Kataluniako egoera aztertu du bereziki. Han ere nabaritu du gazteen artean <b>hizkuntzarekiko atxikimendua<\/b> aldatu egin dela. Hizkuntzarekiko kezka bestelakoa da, antza; eta garai bateko <i>&#8220;dolor de llengua&#8221;<\/i> liburua aipatu du. Batzuentzat <b>axolagabekeria<\/b> da arazoa. Kontua da gazteek hizkuntza ez dutela ikusten gatazka edo arazo moduan: katalana dakite, eta hitz egiten dute; gaztelania ere badakite eta nahieran erabiltzen dute.<\/p>\n<p>Woolard-en ustez, hori guztia trantsito baten ondorioa da: egiazkotasunetik anonimatura. Halako trantsito bat beharrezkoa omen da, maila batetik aurrera hizkuntzaren hedapenari eutsi nahi izanez gero.<\/p>\n<p><span style=\"color: #3366ff\"><strong><span style=\"background-color: white\">BOST<\/span><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Dena den, Woolard-ek dio, bi ideologia horietatik<b>, ez batak ez besteak ez diola katalanaren beharrei egoki erantzuten<\/b>. Hirugarren bide baten beharra aldarrikatzen du. Aukerak ere ikusten ditu: aniztasunaren ideian oinarritzea, diferentzian, hizkuntzaren aldakortasunean, heteroglosian, hizkuntzarekiko jolasean, errepertorio linguistikoak aldarrikatzea&#8230;<\/p>\n<div style=\"text-align: right\"><b>Oharra.<\/b> Woolard-en ideiak artikulu honetatik atera ditut gehienak: <i><a href=\"http:\/\/revistes.eapc.gencat.cat\/index.php\/rld\/article\/view\/892\">Les ideologies ling\u00fcisti\u00adques: una visi\u00f3 general d&#8217;un camp des de l&#8217;antropologia ling\u00fcstica.<\/a> Revista de Llengua i Dret, num. 49, 2008<\/i><\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BAT Kantu hau entzun duzue inoiz? DON&#8217;T CALL ME VASCO (soundcloud). BI aek-k duela urte askotxo egin zuen kanpaina bat ekartzen dit gogora: SER VASCO\/A NO ES SUFICIENTE IZAN EUSKALDUN! EL EUSKERA ES LA DIFERENCIA Akordatzen? Garai hartan euskararen inguruko &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/07\/08\/dont-call-me-vasco\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[230,47,49,229],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=53"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2415,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/53\/revisions\/2415"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=53"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=53"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=53"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}