{"id":494,"date":"2016-03-22T18:41:24","date_gmt":"2016-03-22T18:41:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=494"},"modified":"2019-08-03T03:54:43","modified_gmt":"2019-08-03T03:54:43","slug":"zeharlerrotasuna-eta-koordinazioa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/03\/22\/zeharlerrotasuna-eta-koordinazioa\/","title":{"rendered":"Zeharlerrotasuna eta Koordinazioa"},"content":{"rendered":"<p>Orain dela pare bat urte (agian gehixeago) zehalerrotasunari buruzko sarrera sorta bat idatzi nuen blog zaharrean: <a href=\"http:\/\/allartean.blogspot.com.es\/2013\/07\/zeharlerrotasuna.html\">bat<\/a>, <a href=\"http:\/\/allartean.blogspot.com.es\/2013\/07\/zeharlerrotasuna-2.html\">bi<\/a> eta <a href=\"http:\/\/allartean.blogspot.com.es\/2013\/07\/zeharlerrotasuna-3-azkena-oraingoz.html\">hiru<\/a>. Iaz beste bat egin nuen batzorde interdepartamentalen inguruan: <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2015\/05\/26\/batzorde-interdepartamentalak-ai-ene\/\">hemen<\/a>. Nabari da gaiak kezkatzen nauela.<\/p>\n<p><strong>Koordinazioaz<\/strong> eta <strong>zeharlerrotasunaz<\/strong> ari garelarik, Gorka Juliok hitzaldietan erabili ohi duen adibide bat etorri izan zait burura. Adimen kolektiboa zer den azaltzeko honako bideo hau erabiltzen du:<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=IbuhWLUr3Zo\">https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=IbuhWLUr3Zo<\/a><\/p>\n<p><strong>Arabazozoak<\/strong> dira. Han ageri direnak maila lokalean elkarrekin inteaktuatzen duten norbanakoak dira. Ez dago kontrol zentralizaturik, ez dago bakoitzak zer egin behar duen esango duenik, ezta koordinazio egiturarik ere. Oso-oso arau sinpleen bidez jokatzen dute, baina oso jokabide global konplexuak lortzen dituzte. Adituen ustez,<strong> hiru arau sinple<\/strong> dira saldo horien jokabidea gobernatzen dutenak: (a) gertu dituzun kideen norabide berean hegan egin (b) ez gehiegi urrundu ondoan dituzun kideengandik (c) gertuko kideekin distantzia bat izan, elkarren kontra ez jotzeko. <strong>Emaitza harrigarria da<\/strong>: ehunka txori batetik bestera \u201cdantzan\u201d, ikuskizun zoragarri bat osatuz.<\/p>\n<p><strong>Koordinazioaz <\/strong>eta<strong> zeharlerrotasunaz<\/strong> ari garelarik, horrelako zerbait behar dugula iruditzen zait: \u201cdemos\u201d bat osatzen dugula sinistea, <strong>politika transbertsal horiek denon ardura<\/strong> direla jakitea, eta arau gutxi batzuk. <strong>Arau gutxi, baina balioaniztunak eta sendoak<\/strong>. Espazioak akotatu behar badira, espazioak akotatu; eta mugarik jarri behar bada, mugak jarri. Agian ez da behar askoz gehiago. Handik aurrera ekin&#8230; sormena erabili, autozentsurarik gabe eta baimena eskatu beharrik gabe. Emaitzak harrigarriak izan daitezke.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Orain dela pare bat urte (agian gehixeago) zehalerrotasunari buruzko sarrera sorta bat idatzi nuen blog zaharrean: bat, bi eta hiru. Iaz beste bat egin nuen batzorde interdepartamentalen inguruan: hemen. Nabari da gaiak kezkatzen nauela. Koordinazioaz eta zeharlerrotasunaz ari garelarik, Gorka &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2016\/03\/22\/zeharlerrotasuna-eta-koordinazioa\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[55,54],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/494"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=494"}],"version-history":[{"count":11,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/494\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1965,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/494\/revisions\/1965"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=494"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=494"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=494"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}