{"id":36,"date":"2014-09-30T06:14:39","date_gmt":"2014-09-30T06:14:39","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/09\/30\/hiztun-komunitatea-indartzea\/"},"modified":"2017-07-16T04:18:17","modified_gmt":"2017-07-16T04:18:17","slug":"hiztun-komunitatea-indartzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/09\/30\/hiztun-komunitatea-indartzea\/","title":{"rendered":"Hiztun komunitatea indartzea"},"content":{"rendered":"<p>Aspalditxo ikasi nuen liburuak arkatz baten laguntzarekin irakurri behar direla. Ohartu naiz mania txiki bat dudala, eta ez dudala gogoko testua oso-osorik azpimarratzea; orrialdeetako marjinak erabiltzen ditut gerora akordatzea merezi duten zatiak nabarmentzeko&#8230; puntutxo bat, marratxo bat, X bat&#8230; edo hitz gako bat. Hortaz liburu bat esanguratsua egin zaidan ala ez jakiteko, aski da liburuaren marjinak begiratzea.<\/p>\n<p>Uda partean irakurri dudan<b><i> Teor\u00eda y prcti\u00e1ca de la psicolog\u00eda comunitaria <\/i><\/b>liburuaren marjinak oharrez beteta daude. Liburua prozesu kolektiboez ari da: <b>botereaz, komunitatea indartzeaz, lidergo komunitarioaz, sareei buruz.<\/b> Maritza Montero irakaslearena da, eta eskaneatuta eskuratu daiteke bi zatitan: <a href=\"http:\/\/www.slideshare.net\/deliadelacruz\/montero-mteoriaypracticadepsicologiacomunitaria-1parte?related=1\">hemen<\/a> eta <a href=\"http:\/\/www.slideshare.net\/deliadelacruz\/montero-mteoriaypracticadepsicologiacomunitaria-parte2\">hemen<\/a>.<\/p>\n<p>Ideiaren bat azpimarratekotan, hona hemen batzuk:<\/p>\n<div dir=\"ltr\" style=\"text-align: left\">\n<div><a style=\"clear: right;float: right;margin-bottom: 1em;margin-left: 1em\" href=\"http:\/\/3.bp.blogspot.com\/-2aZw8aF_GOc\/VCZbQTv97XI\/AAAAAAAAAhk\/ngdUJEMHaKc\/s1600\/CoverCommander.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-content\/uploads\/sites\/4\/2015\/03\/CoverCommander.jpg\" width=\"168\" height=\"200\" border=\"0\" \/><\/a><\/p>\n<ul style=\"text-align: left\">\n<li>Empowerment, ahalmentzea&#8230; alferrikako neologismoa da egilearen ustez. Latinoamerikan <b>komunitatea indartzea<\/b> erabili izan dute aspaldian&#8230; Azken batean, hori besterik ez da: komunitatea indartzea, komunitatea gai izatea bere beharrak asetzeko eta bere etorkizuna gidatzeko.<\/li>\n<li><b>Lidergo komunitarioaz<\/b> hitz egiten du liburuan. Ikerketak egin dituzte egoera ezberdinetan lider komunitarioak identifikatzeko eta beren ezaugarriak aztertzeko: komunitatearen onura bilatzen duten pertsonak dira, motibatzaileak, atseginak, jendea ezagutzen dute, besteen inplikazioa sustatzen dute eta disidentzia ere onartu egiten dute&#8230; Eralan proiktuaren baitan aipatu izan den lider eraldatzaileen ezaugarriak dira.<\/li>\n<li><b>Sare komunitarioak<\/b> detektatzen direnerako hortxe daude, ez dago esaterik nola sortu diren. Eskuhartzearekin horixe bera da lortzen dena: sareak bertan daudela ikustaraztea, eta sare horietako kideak existentzia horren kontzienteak izatea. Liburuak, dena den, gako batzuk ere ematen ditu: sareak indartzen edo sareak ahultzen dituzten elementuak. Lehenen artean hiru azpimarratzen ditu: informazioa sozializatzea, konpromisoarekiko beldurra kentzea, eta identitatea indartzea (norbanakoena, familiarena, taldearena, komunitatearena&#8230;) Sareak ahultzen dituzten elementuen artean beste hainbat: lidergo txikia edota egozentrikoa, mesfidantzak eta harreman gatazkatsuak, antolakundeari buruzko ikuspegi itxiegiak, eta ikasitako babesgabetasuna.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Laburbilduz, komunitateak indartzeko hiru gako aipatzen ditu:<b> parte-hartzea, konpromisoa eta lidergoa.<\/b><\/p>\n<p>Esan izan da hizkuntzaren normalizazio prozesuak <b>hiztun komunitatea<\/b> behar duela erdigunean. Prozesua kolektiboa dela&#8230; prozesu komunitarioa. Hitz potoloa da. Errazago da esatea egitea baino. Liburuak ez du errezetarik ematen, baina bai gako batzuk.<\/p>\n<p>Ikastetxean, enpresan, auzoan&#8230; euskara plana abiatzen dugunean, komunitatea ezagutzea komeni zaigu: komunitate horretako liderrak nor diren jakitea, territorioa mapeatzea (elkarteak, taldeak, pertsonak&#8230;), harreman-sareak irudikatzea, aldekotasunak eta kontrakotasunak identifikatzea, hasieratik parte hartzea eta konpromisoa erraztea&#8230; <b>Komunitatea indartzea da egitasmoa sostenible izateko biderik ziurrena<\/b>.<\/p>\n<p>Source: Allartean<\/p>\n<\/div>\n<\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aspalditxo ikasi nuen liburuak arkatz baten laguntzarekin irakurri behar direla. Ohartu naiz mania txiki bat dudala, eta ez dudala gogoko testua oso-osorik azpimarratzea; orrialdeetako marjinak erabiltzen ditut gerora akordatzea merezi duten zatiak nabarmentzeko&#8230; puntutxo bat, marratxo bat, X bat&#8230; edo &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2014\/09\/30\/hiztun-komunitatea-indartzea\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":37,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[4],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1039,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36\/revisions\/1039"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media\/37"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}