{"id":3247,"date":"2026-07-27T07:03:17","date_gmt":"2026-07-27T07:03:17","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3247"},"modified":"2026-07-27T07:03:17","modified_gmt":"2026-07-27T07:03:17","slug":"hizkuntza-eta-ongizatea-xiberoan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/07\/27\/hizkuntza-eta-ongizatea-xiberoan\/","title":{"rendered":"Hizkuntza eta ongizatea (Xiberoan)"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>BAT<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>BIHAR topaketaren<\/strong> testuinguruan, Hego globaleko herriek beren hizkuntzak biziberritzeari buruz dituzten diskurtsoak aztertu dituzte.<strong> Lau <\/strong>diskurtso edo <strong>kontakizun <\/strong>hauteman dituzte:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Diskurtso <strong>sinboliko-ekologikoa<\/strong><\/li>\n\n\n\n<li>Diskurtso <strong>politiko eraldatzailea<\/strong><\/li>\n\n\n\n<li><strong>Balio pragmatikoaren <\/strong>diskurtsoa<\/li>\n\n\n\n<li>Eta<strong> erantzukizun partekatuaren<\/strong> diskurtsoa<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Diskurtso sinboliko-ekologiko horren baitan hizkuntza, natura eta espiritualtasuna lotzen dituzten ideiak ageri dira. Gure \u201cipar kolonizatu\u201d honetan, deigarri egiten zaigu \u201chego globalean\u201d ideia horiek horren bizirik egotea.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>BI<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Euskaldunok indigenak ote gara?<\/strong> Konfliktiboa da indigena kategoria. Elkarrekin inolako loturarik ez duten identitateak eta errealitateak elkarrekin lotzeko erabili izan da, nahiko modu maltzurrean. Baina batzuetan badu zentzua. Noiz-edo-noiz entzuna dut, gurean, Euskal Herrian,<strong> xiberotarrak direla gure benetako indigenak<\/strong>. Xiberoan are nabariagoa da l<strong>urrarekiko eta naturarekiko gertutasuna<\/strong>; baita eguneroko bizimoduaren zein kultur jardueraren<strong> dimentsio komunala <\/strong>ere, edota e<strong>uskararekiko atxikimendua<\/strong>. Xiberoan bada zerbait telurikoa, <strong>espiritualitate berezi <\/strong>moduko bat (erlijio-kontuetatik erabat aparte). Badugu handik zer ikasi.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>HIRU<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Orain dela hainbat hilabete Helsinkiko Unibertsitatean argitaratutako tesi baten berri iritsi zitzaidan: <strong>Language ideologies and well-being in Xiberoa. <\/strong>Kayleigh Karinen da tesiaren egilea. Interneten bilatu nuen, eta pertsona bitxia iruditu zitzaidan. Izatez, Estatu Batuetan jaiotakoa da, finlandiar jatorriko familia batean. <strong>Cheerleading<\/strong> egiten du eta hainbat aldiz izan da munduko txapelduna. Cheerleader-ak dira Estatu Batuetako pelikuletan bertako kirol-taldeak animatzen agertzen diren animatzaileak. <a href=\"https:\/\/www.instagram.com\/p\/DF3P4thtcCu\/\">Hemen <\/a>agertu zaitzaidan horren berri. \ud83d\ude09<\/p>\n\n\n\n<p><strong>LAU<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Kayleigh Karinen-ek Xiberoan bertan egin zuen bere tesia. <strong>Hizkuntza-ideologiak<\/strong> ikertu nahi izan zituen, eta hizkuntzaren eta ongizatearekin arteko harremana ere bai. Hizkuntzek <strong>identitatearekin, pertenentziarekin eta legitimitatearekin <\/strong>dute zerikusirik: hortik datorkie, bere ustez,<strong> ongizatearekiko harremana<\/strong>. Dena den, lehen-lehenik komeni da jakitea jendarte jakin batean <strong>ongizatea nola kontzeptualizatzen den<\/strong>; hau da, idea horren atzean zenolako faktore psikologiko, sozial, ekonomiko, emozional eta politiko dauden.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>BOST<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Han-hemen irakurritakoaren arabera, hizkuntzek hiru mailatan eragiten dute hiztunen ongizatean:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li><strong>Osasun emozionala eta psikologikoa<\/strong> ahalbidetzen dute: norberaren hizkuntzan hitz egiteak estresa eta antsietatea murrizten baititu.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Identitatea eta pertenentzia-zentzua<\/strong> ematen dute: hizkuntzak kultura eta memoria kolektiboa baitira.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Gizarte-kohesioa <\/strong>bermatzen dute: komunitate elkartuagoak, berdintasunezkoagoak eta parte-hartzaileagoak sustatzen baititu , aniztasunaren adierazpen askea ahalbidetuz.<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Tesiaren arabera, Xiberoko euskal hiztunek hizkuntzarekiko eta identitatearekiko duten <strong>atxikimendu sakona <\/strong>da, eta horrek modu positiboan laguntzen dio ongizateari. Tarteka, ordea, diskriminazioaren ondorioak ere agerian geratzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>SEI<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hizkuntza ideologiek dimentsio sozio-kulturala dute, baina baita dimentsio emozionala ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Kayleigh Karinen-ek hainbat ideologia identifikatu ditu bere tesian:<\/p>\n\n\n\n<ul>\n<li>Euskara <strong>identitatearen eta lurraldearen hizkuntza <\/strong>dela dioen ideologia.<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Hizkuntza-jarraikortasunaren <\/strong>ideologia<\/li>\n\n\n\n<li><strong>&#8220;Benetako hiztuna&#8221; <\/strong>edo hiztun legitimoaren ideologia<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Hizkuntza garbiaren <\/strong>ideologia<\/li>\n\n\n\n<li><strong>Eleaniztasunaren<\/strong> aldeko ideologia<\/li>\n<\/ul>\n\n\n\n<p>Ideologia horien arteko<strong> liskar esanguratsuak <\/strong>ere antzeman ditu tesian. Hiztun legitimoak izateko euskal hiztunei bertako edo antzinako loturak izatea eskatzen dieten ideologia garbizaleek hiztun berriak baztertu egiten dituzte. Bere ustez, <strong>hizkuntza-ideologia irekiago eta inklusiboagoek<\/strong> hiztunen ongizatea, komunitatearen kohesioa eta euskararen etorkizuna indartzen lagun dezakete.<\/p>\n\n\n\n<p>Oro har, Woolard soziolinguistitak aipatzen dituen bi hizkuntza-ideologia \u201cmakroen\u201d arteko continuum moduko bat antzematen da, nire ustez: <strong>benetakotasuna <\/strong>eta <strong>anonimotasuna<\/strong>.\u00a0<br><\/p>\n\n\n\n<p><strong>ZAZPI<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Tesia hemen eskuratu daiteke: <a href=\"https:\/\/helda.helsinki.fi\/items\/0e7f0b62-4ae7-484f-9cf8-4dacd53c36c1\">https:\/\/helda.helsinki.fi\/items\/0e7f0b62-4ae7-484f-9cf8-4dacd53c36c1<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>BAT BIHAR topaketaren testuinguruan, Hego globaleko herriek beren hizkuntzak biziberritzeari buruz dituzten diskurtsoak aztertu dituzte. Lau diskurtso edo kontakizun hauteman dituzte: Diskurtso sinboliko-ekologiko horren baitan hizkuntza, natura eta espiritualtasuna lotzen dituzten ideiak ageri dira. Gure \u201cipar kolonizatu\u201d honetan, deigarri egiten &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/07\/27\/hizkuntza-eta-ongizatea-xiberoan\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[81,47,348,349],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3247"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3247"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3247\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3248,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3247\/revisions\/3248"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3247"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3247"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3247"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}