{"id":3224,"date":"2026-03-23T06:55:38","date_gmt":"2026-03-23T06:55:38","guid":{"rendered":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/?p=3224"},"modified":"2026-03-23T08:45:16","modified_gmt":"2026-03-23T08:45:16","slug":"hizkuntza-gutxituak-eta-futbola","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/03\/23\/hizkuntza-gutxituak-eta-futbola\/","title":{"rendered":"Hizkuntza gutxituak eta futbola"},"content":{"rendered":"\n<p>Herriaren opioa izan da futbola (edo <em>erlijioa <\/em>zen?).\u00a0<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img decoding=\"async\" src=\"https:\/\/scontent.fbio1-1.fna.fbcdn.net\/v\/t39.30808-6\/487550191_644260521778588_5964795331357943588_n.jpg?stp=dst-jpg_p526x296_tt6&amp;_nc_cat=102&amp;ccb=1-7&amp;_nc_sid=13d280&amp;_nc_ohc=RzfE84d44IUQ7kNvwHJLfO3&amp;_nc_oc=AdrMadIZVyoXnkuapS61O9gnHRxRu6pgAZZXDvXIofN1F0mCNLXKt5GC5T0wM-cbQrA&amp;_nc_zt=23&amp;_nc_ht=scontent.fbio1-1.fna&amp;_nc_gid=u8MoV6RWwvUAWABCwfMAhA&amp;_nc_ss=7a32e&amp;oh=00_AfwM65kFhwvPKZ42RHRP0ZxZm5JytvYOvqY6Kdn1BLdP6w&amp;oe=69C6C227\" alt=\"\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Bizitza osoan bi aldiz egon naiz futbol-partida batean: Alaves-Osasuna derbi batean aspaldi-aspaldian, eta Euskadiko Selekzioaren partida batean. Ez naiz futbolaz hitz egiteko pertsonarik egokiena, baina gustatu zitzaidan urtarrilean, <strong>Senegal <\/strong>eta <strong>Marokoko <\/strong>selekzioek Afrikako kopa jokatu behar zuten egunaren bezperan, Bilboko San Francisco auzoan zegoen giroa. Telebistatik ikusi nuen eta poztu ninduten <strong>albisteak zekarren kutsu positibo eta baikorra<\/strong>. Futbolak bihotzak mugitzen ditu!<\/p>\n\n\n\n<p>Zentzu berean, <strong>Xabier Aierdi <\/strong>soziologoaren elkarrizketa bat entzun nuen handik gutxira Bilbo Hiria irratiko<strong><a href=\"https:\/\/www.bilbohiria.eus\/77372\"> Kirol Eskirol<\/a><\/strong> saioan. Futbola, haren ustez, <strong>bertebrazio sozialerako<\/strong> tresna ere bada gaur egun.&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Bertebrazio sozialaren ohiko tresnak ahultzen diren neurrian, garrantzitsua da horretan lagundu dezaketen kontestu guzti-guztiak aintzakotzat hartzea. <strong>Futbola bai&#8230; baina baita tabernak ere<\/strong>. Argia aldizkariak artikulu interesgarri argitaratu berri du horretaz: <a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2956\/taberna-bat-ixten-denean-ateak-irekitzen-zaizkio-eskuin-muturrari\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/www.argia.eus\/argia-astekaria\/2956\/taberna-bat-ixten-denean-ateak-irekitzen-zaizkio-eskuin-muturrari\">&#8220;<strong>Taberna bat ixten denean, ateak irekitzen zaizkio eskuin muturrari&#8221;.<\/strong><\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong><em>Fora de Mapa<\/em><\/strong> podcastean ere futbolari buruzko saio bat entzun nuen duela gutxi:<strong><a href=\"https:\/\/www.ivoox.com\/episodio-especial-diaspora-e-futbol-audios-mp3_rf_167327933_1.html\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/www.ivoox.com\/episodio-especial-diaspora-e-futbol-audios-mp3_rf_167327933_1.html\"> Diaspora e futbol<\/a><\/strong>. Futbolak diaspora kohesionatzeko duen indarrari buruz ari dira bertan, baita diasporan sortu eta jokatu duten futbol-taldeei buruz ere. Interesgarria da <strong><em>Fora de Mapa<\/em><\/strong>. Diasporatik galizieraz emititzen duen podcast bat da, Europako gutxiengo etnikoak eta linguistikoak ezagutzera eman nahi dituena.\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>Kirolariak <strong>erreferente positiboak<\/strong> izan daitezke. Futbol-jokalari profesionala da<strong> Thaylor Lubanzadio laudioarra.<\/strong> Maltan jokatzen du. Liburu bat idatzi berri du:<strong><em> Identidades en juego<\/em><\/strong>. Elkarrizketa interesgarria egin zioten <strong>aiaraldea.eus<\/strong> komunikabidean: <strong><a href=\"https:\/\/aiaraldea.eus\/laudio\/1768303483005-ez-naiz-erdi-euskaldun-eta-erdi-kongoarra-euskalduna-eta-kongoarra-naiz\">&#8220;Ez naiz erdi euskalduna eta erdi kongoarra, euskalduna eta kongoarra naiz&#8221;<\/a>. <\/strong>Liburua gaztelaniaz argitaratu du, baina bigarren argitaldia euskaraz egin nahiko lukeela dio. Bejondeiola!<\/p>\n\n\n\n<p>Baina benetan futbolari ezagunik bada, <strong>Maradona <\/strong>da. Massimiliano Verde Napoliera biziberritzea helburu duen<strong><em> Accademia Napoletana<\/em><\/strong> taldeko kidea da Haren artikulu bat irakurri dut gaztelaniaz duela gutxi: <strong><a href=\"https:\/\/www.academia.edu\/145457713\/Diego_y_N%C3%A1poles_entre_Descolonizaci%C3%B3n_y_Comercializaci%C3%B3n\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/www.academia.edu\/145457713\/Diego_y_N%C3%A1poles_entre_Descolonizaci%C3%B3n_y_Comercializaci%C3%B3n\">Diego y napoles, entre Descolonizaci\u00f3n y Comercializaci\u00f3n<\/a><\/strong>. Napolitarren azpiratze historikoa azaltzen du, Diegoren fenomenoa hobeto ulertzeko: barne kolonialismoa , marginazioa, mendekuntza&#8230; &#8220;Amerikako Beltzak gara Napolitarrak Napolin&#8221;. Maradona giro horren erdian iritsi zen Napolira. Hegoaldeko harrotasuna defendatu zuen iparraldeko diskriminazioaren aurrean. <strong>Hizkuntza bera ere harrotasun horren erdian kokatzen jakin zuen<\/strong>: Napoliera ikasi eta napolieraz kantatu nonahi. <strong>Quartieri Spagnoli<\/strong> auzoa harrotasun horren adierazlea da. Autoantolaketaren bidez eraiki den auzo bat da, eta bertan da Diegoren santuarioa. Massimilianoren ustez, Diegoaren mitoa bigarren fase batean sartu da: turismoaren bidez, dekolonialismotik komertzializaziora igaro da, Napoli hiriari gertatu zaion bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Futbolari eta hizkuntza gutxituei buruzko kongreso bat izan da Bartzelonan: <strong><a href=\"https:\/\/www.plataforma-llengua.cat\/que-fem\/noticies\/6847\/el-futbol-es-reivindica-com-a-espai-clau-per-normalitzar-el-catala-en-un-simposi-de-plataforma-per-la-llengua\">SG\u00d4R &#8211; II Simposi Internacional sobre Lleng\u00fces Minoritzades i Futbol<\/a><\/strong>.\u00a0Han landutakoaren arabera, <strong>futbola espazio garrantzitsu bat izan daiteke kohesiorako eta hizkuntza gutxitua normalizatzeko.<\/strong> Futbolak sozializazio-espazio gisa jokatzen duen papera aztertu dute, taldeen eta zaletuen praktika linguistikoak, oinarrizko kategoriek duten garrantzia&#8230; Bitxia egin zait Bar\u00e7a taldeko ordezkari baten adierazpenak: <em>interesgarria da kanpotik etorri eta katalana ikasi duten kirolariak bisualizatzea<\/em>. Antza denez, taldeak ez du baztertzen kontratu berrietan<strong> klausula bat <\/strong>jartzea, katalana ikas dezatela bultzatzeko. Ez da ideia txarra! Portzierto EHtik ere ordezkari bat egon da bertan. <strong><a href=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/aritz-olagoik-jasoko-du-kiroletik-bagoaz-euskaraz-lehen-saria\" data-type=\"link\" data-id=\"https:\/\/www.argia.eus\/albistea\/aritz-olagoik-jasoko-du-kiroletik-bagoaz-euskaraz-lehen-saria\">Aritz Olagoi<\/a><\/strong> han egon da, gurean entrenatzaileen bidez euskararen erabilera indartzeko egiten ari den lana azaltzeko \ud83d\ude09<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herriaren opioa izan da futbola (edo erlijioa zen?).\u00a0 Bizitza osoan bi aldiz egon naiz futbol-partida batean: Alaves-Osasuna derbi batean aspaldi-aspaldian, eta Euskadiko Selekzioaren partida batean. Ez naiz futbolaz hitz egiteko pertsonarik egokiena, baina gustatu zitzaidan urtarrilean, Senegal eta Marokoko selekzioek &hellip; <a href=\"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/2026\/03\/23\/hizkuntza-gutxituak-eta-futbola\/\">Jarraitu irakurtzen <span class=\"meta-nav\">&rarr;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":5,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3224"}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/users\/5"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3224"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3224\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3227,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3224\/revisions\/3227"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3224"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3224"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.garabide.eus\/blogak\/allartean\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3224"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}